Antolatu bidaia

Sorginen museoa

Museoak / Historikoa

Eguraldia


Historiaren nahia izan da Zugarramurdi herriaren memoria Inkisizio prozesuari betiko lotua gelditzea, Erdi Aroan herriko hogeita hamar pertsona gupidagabeki hilak edo zigortuak izan baitziren. Inbidiak? Ika-mika kulturalak edota politikoak? Ugari dira gertakizun haiek argitu nahi dituzten argudioak. Alde batetik, Nafarroako iparraldeko isolamenduak mesede egin zion deabrua adoratzearen inguruko teorien mantentzeari, baita beharbada sorginkeriarekin nahastu ziren sendabide naturalei ere. Beste alde batetik, agramondarren eta beaumondarren arteko borrokek bi noblezia-familien arteko inbidiei bide eman zieten, eta honek salaketa faltsuak elkarri jartzera eraman zituen.

Museo honek, herriko ospitale zaharrean egokitua eta leize ospetsutik hagitz hurbil, sorginkeriarekin lotutako zernahi erakusten digu, XVII. mendeko nafar gizartea arras islatzen duen aldi berean, bere mitoak eta legendak barne.

Ibilbidea Xareta eskualdeko (Sara, Ainhoa, Urdazubi eta Zugarramurdi) aurkezpen orokor batez hasten da, sorginez eta akelarrez beteriko mundu magiko honen paisaia berdea erakusteko. Honen segidan, bisitariak "Sorgin ehiza" ikus-entzunezkoa ikusi ahal izanen du, 1610eko inkisizio prozesuen gainean argi izpi bat jarri nahi duena.

Lehenbiziko solairuan, María Ximilegui emakumearen eskutik mitoaren sorrera ezagutuko dugu. Emakume honek Zugarramurdira iritsita akelarreetan parte hartu bazuen ere, geroago damutu eta gauero han gertatzen zenaren berri jakinarazi zuen. Honelaxe hasi zen Espainiako sorgin ehizarik handiena.

Bigarren solairuan mitoak, gizarte matriarkala eta belar-biltzailea aurkituko ditugu. Erakusketen eta ikus-entzunezkoen bidez, aspaldiko emakumeek ezagutzen zuten antzinako jakinduria deskubrituko dugu, eritasunak nahiz gaitzak sendatu ahal izateko naturaren ahalmena erabiltzen zutenak.

Eta historia behin ezagututa, Zugarramurdiko leizera hurbiltzea baino hoberik ez, bertan egiten baitziren erritual eta besta ero haiek. Zabal itzazu zure irudipenaren hegalak. Besta hori urtero egiten da abuztuaren 18an, zikiro-jate ospetsua eta guzti, haga batean sartutako axuria protagonista duela.

Inguruko paisaia ederrak ezagutu nahi badituzu, 8 kilometroko bidexkan barna ibiliz, Urdazubiko leizetara iritsiko zara, eta Sarakora, Frantzian.

Kokapena

Ordutegia

Otoño:

  • Hasta el 30 de septiembre: de miércoles a domingo, de 11:00 a 19:00. Lunes y martes, cerrado.
  • A partir del 1 de octubre: de miércoles a viernes, de 11:00 a 18:00. Sábados y domingos, de 11:00 a 19:00. Lunes y martes, cerrado. Días 30 y 31 de octubre, de 11:00 a 19:00
  • Puente de El Pilar (del 12 al 15 de octubre): día 12, de 11:00 a 19:30, días 13, 14 y 15, de 11:00 a 19:00.
  • Día 1 de noviembre (festivo): de 11:00 a 19:00.
  • Puente de diciembre (del 2 al 10 de diciembre): de 11:00 a 19:00.

Invierno:

  • Horario habitual: de miércoles a viernes, de 11:00 a 18:00. Sábados y domingos, de 11:00 a 19:00. Lunes y martes cerrado.
  • Del 1 al 15 de enero: cerrado.
  • Navidad (del 23 de diciembre al 7 de enero): horario sin cambios, salvo los días 24 y 31 de, de 11:00 a 14:00 y 25, cerrado.

PREZIOAK

Precio entrada: 4,50 €

Oharrak: niños (6-12 años) 2€. Descuento en entrada conjunta con la cueva de Zugarramurdi.

Ordutegi, data eta prezio orientagarriak. Entitate arduradunarekin baieztatzea aholkatzen da

Informazio praktikoa