Antolatu bidaia

Judasen harrapaldia

Festa, tradizio eta hitzordu interesgarriak / Aste Santuko ekitaldia, Jai erlijiosoa

Multimedia

Meteorologia


Tuteratik hurbil dagoen Erriberako Cabanillasko Udaletxe plazan, Pazko Igandean, ekitaldi hagitz berezia ospatzen da. 13:00etan, "Judasen Harrapaldia" egiten da, aingeruz jantzitako neskatiko batek Ama Birjinari berri ona ematen dion Elkartzearen Prozesioa burututa.

Ekitaldi hau beste zenbait herritan ere egiten da, baina Cabanillasen berezi samarra da. Pertsonaiak benetakoak dira. XIX. mendeaz geroztik, bertako gazteak erromatarrez jantzi eta Judasen gibeletik ibiltzen dira hura hiltzeko asmotan. Azken hau, buruan sare bat eta zilar nahiz gorri koloreko jantzi bat eramanik, lasterka, ezkutuka dabil, iraindu egiten dion jendetzaren artean. Eta noizbehinka etxe batzuetan sartu, janaria ebatsi eta ez da arraroa balkoitik behera jauzi egiten ikustea ere.

Lasterraldi eroa, ikusleen begien harrituen eta zabalen aurre-aurrean. Laurden batean, gutxi gorabehera, erromatarrek hura harrapatu eta traidore gisa merezi duela iritzita, burua mozten diote.

Kokapena

Ordutegi, data eta prezio orientagarriak. Entitate arduradunarekin baieztatzea aholkatzen da

Informazio praktikoa

  • Herria CABANILLAS
  • Zonaldea Erribera
  • Esteka interesgarriak
  • Mota Aste Santuko ekitaldia, Jai erlijiosoa
  • Data
    • 04/16/2018