Antolatu bidaia

Bost Zaurien Botoa

Camino de Santiago
Festa, tradizio eta hitzordu interesgarriak / Aste Santuko ekitaldia, Jai erlijiosoa

Multimedia

Eguraldia


Ostegun Santuan, 17:30ean, San Agustin parrokia Bost Zaurien Botoaren berritzerako eszenatokia da. Ekitaldi hau 1599an hasi zen egiten. Orduan leku frankotan jendetza akabatzen ari zen izurritea zegoen hedatua, eta Iruñera ere iritsita, Jainkoaren laguntza erregutu zuen hiriak harekin bukatze aldera. Hiriko kaleak Kristoren bost zauriak zein arantzazko koroa daramatzan prozesioan ibilita, izurritea, zorionez, desagertu egin zen.

Esker onez, zinegotziak, dotore jantzita eta Kristoren zaurien sinboloa duen udal-dominaren atzeko aldea agerian, urtero desfilatzen dira hiriko bandera beltza buru dutela, era honetan botoa berrituz. Udaletxearen eta parrokiaren artekoa da ibilbidea. Behin barrenean, katedraleko kaperako koroak ekitaldia musikatzen du, XVII. mendean konposatutako "Miserere Romano" bezalako obren bidez.

Kokapena

Ordutegi, data eta prezio orientagarriak. Entitate arduradunarekin baieztatzea aholkatzen da

Informazio praktikoa

  • Herria PAMPLONA
  • Zonaldea Iruñerria
  • Esteka interesgarriak
  • Mota Aste Santuko ekitaldia, Jai erlijiosoa
  • Data
    • 04/13/2018