Antolatu bidaia

Bertizko Jaurerriko Erakusketa

Museoak / Bestelakoa

Multimedia

Eguraldia


Utzi Baztango naturak eta klima leunak zu liluratzen, ibaiaren marmarra entzuten erlaxatzen zaren bitartean, Oieregi inguruan. Bertizko Jaurerriko Natur Parkean dauden hamaika bideetatik barna ibiltzeaz gain, lorategi botaniko eder-ederra aurkituko duzu, parkeko sarrera ondoan, naturaren interpretazio zentro interesgarri eta dibertigarria duena.

Natur espezie anitzek eta Nafarroako arte ondare garaikidearen pieza harrigarriek bat egiten dute lorategian. Formatu handiko eskultura batzuk dira, hain zuzen, inguru honetarako sortu direnak estilo eta material desberdinetan. Horrela, altzairua aurkituko dugu "Encrucijada" (Jesús Alberto Eslava), "Evolución vertical" (Javier Muro), "Arraigados" (Manuel Clemente Ochoa) edo "La sombra del sueño" (Leopoldo Ferrán) lanetan, eta hormigoia, "Lamia del Bidasosa" (Xabier Santxotena) lanean, brontzea "Cabeza" (Faustino Aizkorbe) lanean, eta burdina eta kareharria, "Cabeza" (Juan Diego Miguel) lanean.

Kokapena

Ordutegi, data eta prezio orientagarriak. Entitate arduradunarekin baieztatzea aholkatzen da