
"
Los Amigos del Arte" musika-taldeak -Iruñean 1918an fundatua- antolatzen du ziklo hori urtero, abenduan, Iruñeko udalarekin eta Civivox Iturramarekin batera.
Plektro-musika bultzatzea eta ezagutaraztea da helburu nagusia, kontzertu, tailer, jaialdi eta antzekoen bitartez; horrela, lanean ari dira tresna horrek musikaren historian zehar izandako garrantzia ezagutarazteko, bai eta mota askotako taldetan eta estilo musikaletan izan duen presentziaren berri emateko ere.
Plektroa egurrez, plastikoz edo careyz egindako ziria edo zia da, hari-instrumentuak jotzeko erabiltzen dena.