Merezi du Olloibarrera joatea. Iruñetik kilometro gutxira dago. Bertako ingurune ederra eta lasaia gozatze hutsak merezi du, baina, gainera, hango herri txiki batean,
Artetan, Museo Etnografikoa dago, interesgarria eta objektuz betea.
Fantikorena da horren egoitza, XVII. mendeko etxebizitza bat, ibarreko herri arkitekturaren ereduari jarraikiz eraikia.
Artetako Museo Etnografikoak pieza etnografiko anitz ditu,
Erdi Arotik 30 eta 40ko hamarraldietan makinismo automatizatua agertu arterainokoak , Nafarroako lurralde historikoari dagozkionak. Bildumak bisitariari lagunduko dio Komunitatearen iraganeko herri jakintzan sakontzen.
Gaika antolatuta dauden bertako bilduma aberatsek forja, zur eta buztinezko tresna anitz aurkeztuko dizkigute, besteak beste: josteko makinak, lanabesak, jostailuak eta antzinako Nafarroako Erresumako txanpon sorta bat. Horiei esker lanbideak, jolasak, jantziak eta ohiko bizimoduei buruzko kontu guztiak ezagutuko ditugu. Halaber, museoan erakusten dira bere sortzaile eta egungo zuzendari
José Ulibarrena Arellano eskultorearen zenbait pieza.
Bisita gidatua
Bisitaren prezioa:
2€ adultos, 1€ niños.
Ordutegia - Primavera:
concertar con antelación.
Ordutegia - Primavera:
concertar con antelación.