Antolatu bidaia

San Blas eguna

Festa, tradizio eta hitzordu interesgarriak / Jai erlijiosoa

Multimedia

 
Otsailaren 3an, usain berezi batek liluratuko du Nafarroa guztia. San Blasen usaina da, erroskena, txantxigorriena, bedeinkatutako gozokiena. Jaki gozo berdina izanen da leku guztietan, baina ohiturak aldatu egiten dira. Iruñean, adibidez, fededunak San Nikolas elizara joanen dira erroskak bedeinkatzera, eta inguruko arkupeetan makina bat postu egonen dira, santuaren jaki gozo tipikoz mukuru beteak.
 
Milagron, tradizioak su baten inguruan bilduko ditu bizilagunak, eta ardoa, intxaurrak, pikoak eta erroska banatuko dira. Los Arcosen, aldiz, erromeria bat egiten da.
Badakizu, gozokiak gustuko badituzu edo zintzurrean minen bat baduzu, ospatu beharreko eguna duzu hori.

Ordutegi, data eta prezio orientagarriak. Entitate arduradunarekin baieztatzea aholkatzen da