Antolatu bidaia

Erromeriak Uxuera

Festa, tradizio eta hitzordu interesgarriak / Erromeria

Multimedia

Eguraldia


Tradizioaren arabera, 1043. urtean hasi zen Uxuerako erromerien tradizioa, urte hartan joan baitziren lehenengo aldiz Tafallakoak Uxuera birjinari eskerrak ematera, Aragoiko erregea garaitzeko emandako laguntzagatik.

Gertakizun hori ospatzen da egun oraindik, Nafarroan birjinari egiten zaion erromeria antzinako eta hunkigarrienetako bat bilakatu delarik. Apirilaren 25etik (San Markos eguna) ondorengo igandean egiten da, eta merindadeko jende asko bertaratzen da.

Erromes batzuek tunikak eta gurutzeak daramatzate, eta batzuk oinutsik eta oinak kateek lotuta dituztela joaten dira. Bidea Agurraren gurutzean hasten da eta santutegiraino doa, eta han otoitz egiten zaio birjinari. Herri ederra da (erdi arokoa da, muino baten gainean dago eraikia, ikuspegi ederrak ditu eta Andre Mariaren gotorleku-eliza du buru), eta marko horrek erromeriaren dramatismoa areagotzen du.

Ba al zenekien...?

Apirilaren 30eko gaueko hamabietan, 1607tik egiten dute Tafallako Hamabi Apostoluen Ermandadeko kideek Uxuerainoko gaueko erromeria berezia.

Kokapena

Ordutegi, data eta prezio orientagarriak. Entitate arduradunarekin baieztatzea aholkatzen da