Antolatu bidaia

Cortesko Makildantza

Festa, tradizio eta hitzordu interesgarriak / Dantzak

Multimedia

Eguraldia


Corteskoa da, dudarik gabe, Nafarroan egiten den makil-dantza ospetsuena. XIX. mendearen amaieran sortu zela uste da. San Migel zaindariaren egunarekin bat, hots, irailaren 29an, dantzariak herriko kaleetatik ibili eta makilak jotzen dituzte, harmonikoki, musikaren erritmoan. Emaitza dantza sorta ikusgarria da.

Arratsaldean, antzezpena dago (Los Dichos y los Diálogos). Dantzak makilak dituztenek egiten dituzte eta bertsoak, ondokoek: Mayoral, Rabadan, Aingerua eta Deabrua. Dichos izenekoak ongiaren eta gaitzaren inguruko bertso finkoak dira, eta Dialogos delakoetan, aldiz, Cortesen urtean zehar gertatutako pasadizoak biltzen dira modu dibertigarrian.

Gizonek, gehien bat, egiten dute dantza. Atorra, jakatxoa, galtzerdiak eta galtza zuriak, zapia buruan (marra gris eta beltzak ditu), gerriko urdina eta aldi berean zapia eta soin-uhala dena (gorria da) bular aurrean daramatzate. Nesken jantziak antzekoak dira, baina gona berdea eta azpiko galtza zuriak janzten dituzte.

Kokapena

Ordutegi, data eta prezio orientagarriak. Entitate arduradunarekin baieztatzea aholkatzen da

Informazio praktikoa