Antolatu bidaia

Errege Magoen auto

Camino de Santiago
Festa, tradizio eta hitzordu interesgarriak / Eguberrietako ekitaldia

Eguraldia


Errege Magoen auto Nafarroako Interes Turistiko Festa izendatuta dago, eta, 1967tik, urtarrilaren 6an eskaintzen da Zangozan, urtero, goizeko 11:30ean. Garrantzitsua da, batez ere, Espainian dauden bost autoetako bat delako, eta herriko biztanleen parte-hartzeagatik. Aire zabalean eskaintzen den antzezlana da, José de Legarda jaunak 1900ean bertsotan idatzi zuena Zangozako auroroentzat.

Ekialdeko hiru Errege Magoek izarrari jarraituz Belengo portaleraino egindako bidaiaren nondik norakoak kontatzen ditu autoak. Meltxor, Gaspar eta Baltasar Vianako printzearen jauregitik atera, eta udaletxera abiatuko dira, eta, han, zenbait gabon-kanta kantatuko dizkiete. Jarraian, Herodes erregearekin ariko dira eztabaidan, Vallesantoroko jauregiko balkoian agertuko baita ongietorria egitera, eta, azkenean, Belengo portaleraino iritsiko dira. Han, haurra adoratu, eta artzainekin ariko dira solasean, eta, azkenean, aingeru bat agertuko zaie, erregearen asmo ilunen berri eman eta Jerusalemera itzultzeko aholkua emanen diena. Emanaldia bukatuta, Erregeen meza emanen da Santiago elizan, autoaren protagonistak buru direla.

El Auto de los Reyes Magos, declarada Fiesta de Interés Turístico de Navarra, se representa en Sangüesa todos los días 6 de enero desde 1967 a las 11:30 de la mañana. Su importancia radica en ser uno de los cinco autos existentes en España y en la participación de muchos de los habitantes de la localidad. Se trata de un teatro escenificado al aire libre, escrito en verso en el año 1900 por D. José de Legarda para los auroros de Sangüesa.

El auto relata el viaje de los tres Reyes Magos de Oriente que guiados por la estrella llegan hasta el portal de Belén. Melchor, Gaspar y Baltasar salen del palacio Príncipe de Viana y se dirigen al Ayuntamiento donde los auroros les cantan una selección de villancicos. A continuación discuten con el rey Herodes que sale a recibirles en balcón del palacio de Vallesantoro y finalmente llegan hasta el Portal de Belén. Allí adoran al niño, hablan con los pastores y finalmente aparece un ángel que les advierte de las malas intenciones del rey y les aconseja regresar a Jerusalén. Una vez concluida la representación, tiene lugar en la Iglesia de Santiago una Misa de Reyes presidida por los protagonistas del auto.

Kokapena

Ordutegi, data eta prezio orientagarriak. Entitate arduradunarekin baieztatzea aholkatzen da

Informazio praktikoa

  • Herria SANGÜESA
  • Zonaldea Erdialdea
  • Esteka interesgarriak
  • Mota Eguberrietako ekitaldia
  • Intereseko adierazpena Nafarroako Interes Turistiko Jaia
  • Data
    • 2019/01/06