Antolatu bidaia

Barazkia goraipatzeko Jardunaldiak

Festa, tradizio eta hitzordu interesgarriak / Jarduera gastronomikoa

Multimedia

Eguraldia


Apirilaren bukaeran edo maiatzaren hasieran, Erriberako gastronomia goraipatzen duten jardunaldi ezin hobeak ospatzen dira Tuteran.

Honela, produktu nagusien dastatzeak, erakusketek, hitzaldiek, sukaldaritza tailerrek nahiz patxaran edo garagardo dastatzeak jendaurrekoaren arreta harrapatzen dute.

Gutxi balitz, pilota txapelketak, antzerki emanaldiak eta mahainguruak egiten dira; dudarik gabe, Erriberako hiriburura hurbiltzeko aitzakia ezin hobea ditugu jardunaldi horiek.

Bertako gastronomia aberatsa dastatzeko parada izanen dugu, ahosabai zorrotzenak asetzeko gai diren jakiak probatuz.

Kokapena

Ordutegi, data eta prezio orientagarriak. Entitate arduradunarekin baieztatzea aholkatzen da