Antolatu bidaia

Pitillasko NIZ

Naturaren interpretazio guneak / Hegaztien behatokia

Multimedia

Eguraldia


Behatokia eta bere ingurunea
Pitillasko aintzirak 206 hektarea hartzen ditu. Nafarroako estepa motako eta jatorri endorreikoko hezegunerik handiena, eta Ebro ibarreko garrantzitsuenetako bat da. Hegazti urtar anitz eta era askotakoak daude hemen, eta horregatik nabarmentzen da. Hegaztiak negu pasa edota ugaltzera joaten dira Pitillasko aintzirara. Halaber, leku estrategikoa da migrazioa mendebaldeko Pirinioetako ibilbidetik egiten duten hegazti anitzek atseden hartu eta elikatzeko.

Natur Erreserba izendatu zuten 1987an, Hegaztien Babesgune Berezien Sarean sartu zuten 1991n eta Nazioarteko Hezegune Garrantzitsuen artean dago 1996az geroztik.

Behatokia aintziraren gainean dagoen muino batean aurkituko dugu. Hortaz, begiratoki ezin hobea da Natur Erreserbako toki ezberdinetan dauden hegaztiak behatzeko. Panel multzo baten eta hainbat material grafiko eta ikus-entzunezkoren bidez, bisitariak informazio zabala jasotzen du aintzirako ezaugarri ekologikoei buruz, bereziki hegazti urtarrei loturiko alderdiei buruz. Halaber, hezegunearen historia eta jatorriaren inguruko argibideak aurkituko ditugu.

Horretaz gainera, bisitariek eskura izanen dituzte gidak, prismatikoak eta teleskopioak. Horiei esker, Pitillasko aintzirara bizi zikloaren aldiren batean joaten diren hegaztiak identifikatu ahal izanen ditugu.

Kokapena

Ordutegia

Todo el año: consultar horarios en www.lagunadepitillas.org

Ordutegi, data eta prezio orientagarriak. Entitate arduradunarekin baieztatzea aholkatzen da