Antolatu bidaia

Gongorako Hiri Hondakinak Tratatzeko Zentroa

Naturaren interpretazio guneak / Ingurumen heziketarako zentroa

Multimedia

Eguraldia


Dagokien zaborrontzian sartu eta gero, gure hondakinak Gongorako Hiri Hondakinak Tratatzeko Zentrora eramaten dira, Iruñetik kilometro gutxira dagoenera, eta bi lan-eremu ezberdin dituenera: birziklatze planta eta zabortegi kontrolatua.

Birziklatze planta: taldeka sailkatzen diren produktuak jasotzen dituena da: papera eta kartoia, beira, plastikoa, metala eta brik-ontziak. Behin sailkatuta, jasotako produktuak berriak egiteko lehengai gisa baliatzen dituzten enpresetan birziklatzen dira.

Zabortegi kontrolatua
: gelaxkatan banatuta daude; haietara eramaten dira birziklatu ezin diren hondakinak, zaborrontzi berdeetan bota direnak. Han, alditik aldira lurperatuak izaten dira, materia organikoaren hartzidura anaerobioa errazteko. Gelaxka bakoitzak drainatzea dauka, eta bertatik lixibiatuak Arazuriko araztegiraino bideratzen dira. Hartzidura prozesuan sortzen diren gasak xurgatzeko modulu erradial ere badute. Ateratze- eta bideratze- sistema zentralizatu bati esker, gas hauek energetikoki baliagarriak dira berriro, usain txarrengatik edota suteengatik sortu litezkeen kalteak aldi berean deuseztatuz.

Kokapena

Oharrak

Sólo visitas para grupos organizados.

Ordutegi, data eta prezio orientagarriak. Entitate arduradunarekin baieztatzea aholkatzen da

Informazio praktikoa

  • Herria GÓNGORA
  • Zonaldea Iruñerria
  • Helbidea Carretera Tajonar km 8,5
  • Web www.mcp.es
  • Telefonoa 948423242
  • Faxa 948423230