Hezegune horri
Las Cañas edo El Salobre urtegia esaten zaio hemen, eta
Nafarroako hezegunerik garrantzitsuenetako bat da. Viana Nafarroako mendebaldean dago, Errioxako mugan. Natur Erreserba eta Hegaztien Babesgune Berezia da, eta Nazioarteko Hezegune Garrantzitsu izendatu zuten 1996. urtean.
Jatorri erdi-artifizialekoa izan arren (bertako soroak ureztatzeko helburuz sortu zen), hegazti urtar ugari hartzeko habitat garrantzitsu bilakatu da urteak joan ahala. Horrela, Nafarroako populazio sedentarioek iparraldeko herrialdeetatik datozen hegazti negutarrak hartzen dituzte.
Behatokia Hainbat panelen bidez, era askotako informazioa eskaintzen da:
Nafarroako Naturgune Babestuen Sarea, Las Cañas urtegia, uraren erabilerak, bertako landaredia eta tokiko hegaztiak.
Zentroan prismatikoak eta teleskopioak daude, eta
Natur Erreserbako espezie ezberdinak gozatu ahalko dituzu zuzenean, haiei esker. Eta, nahi izanez gero, urtegi inguruko ibilbide egokitua eginez osatzen ahal duzu behatokira egindako bisita. Horrela, hegaztiak hurbilagotik ikusten ahalko dituzu.
Bisita gidatua
Deskripzioa:
visita al interior de la laguna, viendo los diferentes hábitats de las especies de aves que habitan.
Bisitaren prezioa:
visita gratuitas. Imprescindible reservar con tres días de antelación.
Enpresa kudeatzailea:
Laguna de Viana, 696 830 898.