Antolatu bidaia

Bertizko Interpretazioa Zentroa

Naturaren interpretazio guneak / NIZ

Eguraldia


"Bertizko Jaurerria" finka antzinakoa, Baztandik gertu eta Oieregiko udal-barrutian dagoena, Nafarroako lehenengo natur parkea da 1984. urteaz geroztik. Parkeko sarreran lorategi botaniko eder eta erromantiko bat ikusiko dugu. Bertan, Tenientetxea baserria dago, eta hortxe kokatzen da Naturaren Interpretazio Zentroa.

Guneak Bertizko oihana eta bertako animalia eta landare espezierik bereizgarrienen bizitza ditu gai nagusi. Informazioa ordenagailu, maketa, jolas elkarreragile, benetako material eta argazkien bidez ematen da. Horiei esker, modu atsegin eta didaktikoan ezagutzen ahal da natur parkea.

Zentroa hiru solairutan banatzen da, eta solairu bakoitzak eduki hauek eskaintzen ditu:
Beheko solairua. Harrera lekua da. Bertan, Nafarroa eta Bertizko natur ingurunea osatzen duten elementuei buruzko informazioa eskaintzen duen eremu bat dago.
Lehenengo solairua. Bertizen garrantzi handia duten hiru faktoreri eskainitako eremua: ura, lurzorua eta oihana.
Bigarren solairua. Multimedia ikuskizun bat eskaintzen da: ibilaldi bat egiten du natur gune horretako jatorrietatik, historiatik, klimatik, paisaiatik, flora eta faunatik, lau urtaroetatik eta gau eta egunetik.

Kokapena

Ordutegia

Otoño:

  • Septiembre: de martes a domingo, de 10:30 a 13:30 y de 16:00 a 19:00. Lunes, cerrado.
  • Octubre: de martes a domingo, de 10:30 a 13:30 y de 16:00 a 17:30. Lunes cerrado. Fines de semana de la primera quincena, de 10:30 a 13:30 y de 16:00 a 19:00.
  • Noviembre: de martes a domingo, de 10:30 a 13:30 y de 16:00 a 17:00. Lunes, cerrado. Días, 28, 29 y 30, cerrado.
  • Diciembre: sábados y domingos, de 10:30 a 13:30. De lunes a viernes, cerrado.
  • Puente de El Pilar (del 12 al 15 de octubre): de 10:30 a 13:30 y de 16:00 a 19:00.
  • Día 1 de noviembre (festivo): horario sin cambios.
  • Puente de diciembre (del 2 al 10 de diciembre) horario sin cambios, salvo los días 2, 3 y del 6 al 10, de 10:30 a 13:30 y de 16:00 a 17:00.

PREZIOAK

Oharrak: entrada  al CIN (edificio ubicado en el jardín) gratuita. Entrada al jardín histórico-artístico: 3€ por adulto. Determinados grupos y colectivos, gratis.

Ordutegi, data eta prezio orientagarriak. Entitate arduradunarekin baieztatzea aholkatzen da