Antolatu bidaia

Sendaviva Naturaren Parkea

Parke tematikoak

Eguraldia

Senda Viva
Sendaviva Abentura eta Dibertsio Parkea Nafarroako Erriberan dago, Iruñetik 80 kilometrora, Errege Bardeako Natur Parketik hurbil. UNESCOk Biosferako Erreserba izendatu du parkea. Senda Viva familiaren aisialdiari eskainitako parke handiena da penintsulan; izan ere, 120 hektareako hedadura du.

Bertan hogeita hamarretik gora atrakzio izanen dituzu, bertaratutako guzti-guztiek primeran pasatzeko modukoak. Horien artean nabarmentzekoak dira bi tubing delakoak, bata, ustekabeko bihurgunez josia, eta, bestea, Europako luzeena lerro zuzenean; Bobsleigha, lera gainean jaisteko kilometro bateko pista; erortze askea; "fórmula viva"; ur-labirintoa; eta tirolina handia, 650 metro baititu. Era berean, hainbat ikuskizun eskaintzen ditu: hegazti harrapariak eta zirkua.

Ibilbidea lau eremuotan banaturik dago: "Herria", "Azoka", "Basoa" eta "Baserria". Esparruan sartutakoan, "Herria" aurkituko duzu, ibilbidearen hasiera. Gune horretan Sendavivako ikuskizunetariko bat gozatzeko parada izanen duzu: Sorgindutako etxea, "Beldurraren etxea" da, eta nahiko pertsonaia "bereziak" bizi dira han... Gainera, beste anitz ere aurkituko duzu gune horretan: "Tienda Viva", aterpea, idien ukuilua, informazio gunea, kontsigna, txarteldegia eta haurren eta elbarrien gurpil-aulkiak alokatzeko gunea.

Bigarren eremurantz joateko, hainbat animalia espezie ikusiko dituzu, besteak beste: llamak, latxa ardiak, behi gorriak edo Aurizko zaldiak. Behin Azokara iritsita, familiako txikienek ederki eginen dute barre tximino armiarmen bihurrikeriak ikusita edo aho zabalik geldituko dira lehoien planta ederraren aurrean. Parkeko txoko honetan badira familia osoak gozatzeko moduko atrakzio ugari: zaldiko-maldikoak, irriaren ispiluak, ur labirintoa, zaldikoak, txalupak edo zirku aire-girotua. Eta, atseden hartzeko, ez da "El Festín" bokatategira joatea baino gauza hoberik.

Basoaren eremurako bidean, ostrukak, zebrak eta tigreak ikusiko dituzu, bai eta otsoen eta hartzen zaldaina ere. Halaber, basahuntzak ikusi eta haur parkea bisitatzeko aukera izanen duzu. Horrez gain, "Erorketa librea" deitutako atrakzioa ere badago, "El Balcón de la Bardena" izeneko jatetxea eta, jakina, Behatokitik dagoen ikuspegiak liluratu eginen zaitu, bere osoan ikusten delako Bardeako Natur Parkearen edertasun basatia.

Azken eremuan "Granja" duzu, hainbat ikuskizun eskainiko dizkizuna: besteak beste, harraparien hegaldien erakustaldi ikusgarria, hain zuzen ere, Europako onenetakoa; eta minigranja, 1100 metro koadroko hegazti-bilduma, hegaztiekin harreman zuzena izateko aukera ematen duena, esaterako, mikekin; gainera, aulki hegalariak edo "La Recolecta" self service delakoa ere bertan aurkituko dituzu.
Beti berrikuntza bilatze aldera, 2013an Explore 3D atrakzioa estreinatu da; horretan, 3D zinemari esker, orain arte sekula ikusi ez diren naturaren xehetasunak eta bitxikeriak ezagutuko ditugu.
 
Gainera, Sendavivako animalien familia handia gero eta zabalagoa da, 200 espezieren 800 animalia baino gehiago bilduta: lehoiak, igarabak, hartz arreak, wallaby kanguruak... eta tigre bikote bat sartu berri da haien artean (bata zuria eta bestea urre kolorekoa). Era berean, parkeak lanean jarraitzen du Nafarroako arrazak edota desagertzeko arriskuan dauden animaliak zaintzeko programetan parte hartuz, hala nola Aurizko zaldia, Betizu behiak (Pirinioetako azken basatiak) edo Nafarroako behorrak.
[+ ikusi fitxa osoa]

Ez galdu

  • Del 7 de octubre al 5 de noviembre, pásalo de miedo con el especial Halloween, el terror más simpático y familiar se apoderará de diferentes rincones.
  • Descubre la nueva atracción "Valhalla", un trepidante viaje a través de la realidad virtual por vertiginosas montañas rusas.

Ba al zenekien...?

El parque cuenta con el certificado de Excelencia de Tripadvisor 2016.

En los 7 puntos de restauración del parque encontrarás menús sin gluten.

Kokapena

Ordutegia

Otoño:

  • Hasta el 5 de noviembre: sábados y domingos, de 11:00 a 20:00.
  • Día 1 de noviembre (festivo): horario sin cambios.

Invierno: cerrado

PREZIOAK

Oharrak:

  • Adultos: 28€ (25€ online).
  • Niños (5-11 años) y jubilados (+65 años): 21€ (18€ online).
  • Menores de 5 años gratis.
  • Personas con discapacidad (*): adulto 21€, niño 18€.
  • (*) Obligatorio comprar en taquillas presentando la acreditación.
  • Segundo día de visita: a mitad de precio, desde la tarifa general de taquillas.
  • Consulta en la web los descuentos y promociones.

Ordutegi, data eta prezio orientagarriak. Entitate arduradunarekin baieztatzea aholkatzen da