Antolatu bidaia

Kultur

Jaialdiak eta egitarauak / Dantza, Genero anitz, Musika

Multimedia

Cartel Kultur 2017
Actuación de Kultur en Orgi 2013
Kultur 2017
Cartel Kultur 2017
Antzoki bateko jarleku inpertsonala alde batera utzita, nahi zenuke luxuzko agertoki batean kontzertu edo bestelako adierazpen artistiko batez gozatu?
 
Kultur programari esker, hori errealitate bilakatzen da udaro Nafarroan, natura- zein ondare-interes handiko lekuetan egiten baita hura.
 
Ekimenak programa aberats batez gozatzeko aukera ematen dizu, gehienetan dohainik; horrela, Nafarroako adierazpen artistiko eta tradizionalen emanaldiak eskainiko dizkizute baso, monasterio, gaztelu, tenplu eta herri ederretan.
 
Aurten, musika izanen da berriz ere Kultur programaren ardatza, eta folk, jazz, ganbara-musika, abesbatza, pop eta beste soinu batzuen hotsak entzunen dira Nafarroako bazter eder eta enblematikoenetan.
 
Gainera, jardunaldiaren osagarri, bertaratutakoek turismo-jarduera bat egiteko aukera izanen dute herri bakoitzean, ekitaldi horretarako propio prestatua. Esperientzia zoragarria da halako paraje ederretan kontzertu batez gozatzea, hala nola  Orreagako Kolegiatan, Otsagabiko plazan,  Zugarramurdiko leizeetan, Irantzu, Leire edo La Olivako monasterioetan, Martzillako gazteluan, Zangozan, Uxuen, Garesen  edo Donamariako Jauregian.

Ordutegi, data eta prezio orientagarriak. Entitate arduradunarekin baieztatzea aholkatzen da

Informazio praktikoa