Antolatu bidaia

Tuterako Muñoz Sola Museo Modernoa

Museoak / Egile bilduma

Multimedia

Meteorologia


Pintura zalea bazara eta, bereziki, XIX. mendearen bigarren erdian egindako lanak gustukoak badituzu, ez galdu inola ere Tuterako "Muñoz Sola" arte modernoaren museoa ikusteko aukera.

Bilduma interesgarria gozatzeko parada izanen duzu. Lanik gehienak Tuterako bertako César Muñoz Sola pintorearenak dira. Gizon hori erretratugile famatua izan zen baina bestelako generoak ere landu zituen, esaterako, paisaia eta natura hilak. Nabarmentzekoa da bere kalitate tekniko fin-fina, errealismoaren eta Frantziako inpresionismoaren modernotasun hausleari lotua.

Gainera, beste era bateko margolanen bilduma ere badago, gehienak XIX. mendeko bigarren erdiko lan frantziarrak, Muñozek berak bere bizitzan zehar bildutakoak. Azken lan horiek dira museoko margolanik nabarmenenak.

"Muñoz Sola" arte modernoaren museoa Tuterako monumentu-auzoaren erdian dago, hau da, Nafarroako Erriberako hiriburuan. Plaza Zaharrean -katedralaren eta decanal jauregiaren ondoan- aurkituko dugu eraikin interesgarri hau, aspaldian nobleen bizitokia izan zena.

Beraiztarren jauretxea
Eraikina goitik behera zaharberritu dute bertan museoa kokatzeko. Hasieran, Beraitz familiaren bizitokia izan zen. Beraiztarrak Tuterako nobleak ziren eta Erdi Arotik aurrera hainbat kargu izan zituzten Nafarroako Gorteetan eta Tuterako merinerrian. XV. mendearen bukaeran, nobleak bizitzeko tokirik gogokoena bilakatu zen katedral ingurua eta, horrela, Beraiztarrak alde zaharraren bihotzera joan ziren bizitzera.

Garai hartako modari jarraiki, auzo horretako Erdi Aroko etxe estu eta deserosoak baliatu zituzten areto zabaleko jauretxeak eraikitzeko. Hasierako eraikuntza gotikoa izan zen, baina hartatik gauza bakarra iritsi zaigu, hots, Beraiztarren armarri kuartelatua, eta etxe horretako fatxadan ageri zaigu garai baten lekuko. Eraikina osotara birmoldatu zuten barrokoan.

Museoko margolanak
Etxearen historia alde batera utzita, museoan badira margolan bilduma interesgarri batzuk. Nagusiki, bi atal daude, biak aski desberdinak: Tuterako César Muñoz Sola artistaren lanak eta XIX. mendeko pintura frantziarraren bilduma bat, tuterarrak bere bizitza osoan bildutakoa.

César Muñoz Sola (1921-2000) artistaren ezaugarriak dira bere lanen kalitate teknikoa, kolorea maisutasunez erabiltzea eta errealitatea fidel islatzea. Urrundu egiten da XX. mendeko europar abangoardietatik, eta errealismoari eta Frantziako inpresionismoari lotzen zaie.

Bizitzan osatu zuen bilduma bere gustuen isla da: XIX. mendearen izaera figuratiboa, forman duen estetika hauslea eta "modernoa" eta, horrekin batera, Frantziako pinturak ezaugarri izan zituen abangoardiako mugimenduekiko loturak: erromantizismoa, errealismoa, inpresionismoa eta postinpresionismoa.

Margolanik nabarienen artean hauexek daude: Cahours, Foubert, L'Hermite edo Montagneren landa paisaiak, Wittmannen hiri paisaiak, Lecompte eta Maillarden itsas paisaiak edo Adlerren mihise hau: "Gizonak kafetegian". Teknikari eta konposizioari begira Cézanneren estilotik hurbil dago.

Aprobetxatu museoak eskaintzen dizun azken kokaleku ezin hobea Tuterako alde zaharrean ibiltzeko. Aurkituko duzun hirian elkarrekin bizi izan ziren musulmanak, judutarrak eta kristauak 400 urtetik gora. Eta ez alde egin hiritik Ebro ibai bazterreko baratzeetako barazki goxoak dastatu gabe.
[+ ikusi fitxa osoa]

Kokapena

Ordutegia

Otoño:

  • miércoles, jueves y viernes, de 10:00 a 13:30 y de 16:00 a 19:00. Sábados, de 10:00 a 14:00 y de 16:00 a 19:00. Domingos, de 10:00 a 14:00. Lunes y martes, cerrado.
  • Puente de Todos los Santos: sábado, de 10:00 a 14:00 y de 16:00 a 19:00. Domingo, de 10:00 a 14:00. Lunes y martes, cerrado.
  • Puente de Diciembre: sábados 3 y 10, de 10:00 a 14:00 y de 16:00 a 19:00. Domingos 4 y 11, de 10:00 a 14:00. Lunes y martes, cerrado. Miércoles, jueves y viernes, de 10:00 a 13:30 y de 16:00 a 19:00.

PREZIOAK

Precio entrada:1,00 €

Oharrak:gratuito para menores de 18 años, jubilados y profesores.

Ordutegi, data eta prezio orientagarriak. Entitate arduradunarekin baieztatzea aholkatzen da

Informazio praktikoa