Antolatu bidaia

Santxotena Museoa

Museoak / Egile bilduma

Meteorologia


Naturarekin harremanetan eta Baztango bihotzean, Xabier Santxotena artistak gonbit egiten digu atari zabalean egin duen museoa ezagutzera. Leku honetan, euskal mitologia biziberritu egiten da zuraren bitartez. Santxotenak era askotako pertsonaiak lantzen ditu eta denak daude paisaiak eskaintzen dizkigun berdetasun mota ororekin ederki uztartuak.

Santxotena museoa Arizkun izeneko herrian dago, Nafarroako iparraldean, Baztanen. Bazter horietan badira sorginei buruzko elezahar aunitz, bereziki hurbil dauden Zugarramurdiko leizeen inguruan. Halaber, badira Dantxarineatik sartu eta Donejakue bidearen Baztango ibilbidea hartzen zuten erromesen kontakizun zaharrak.

Atari zabaleko eskultura museoa da eta Xabier Santxotena artista arizkundarrak etnografian eta kulturan egindako ikerlanak daude ikusgai. 31.000 metro koadroko azaleran, lanak berezko agertoki ederrean jarrita daude eta esan daiteke natura eta artelanak ederki uztarturik daudela, bat eginik. Frantziara Izpegiko mendatean barna doan NA-2600 errepidearen ondoan dago inguru hori. Artista organizista honek zura naturatik hartu eta arte bilakatzen du bere eskulturen bidez.

Oinez egiteko moduko zirkuituak bordaz borda gidatuko zaitu eta minusbaliatuentzako moldatua dago. Pirinioetako artzainak bizi eta aterpetzeko eraikuntzak dira bordak eta, hemen berreginak daude Santxotenaren zurezko tailuak gordetzeko. Gaiari dagokionez, nagusiki euskal mitologiari lotua dago. Bilduman ageri diren irudi asko lamiak dira, hau da, arrain gorputza duten emakumeak. Halaber, >mikeldiak ageri dira, hots, pertsonaia totemikoak.

Ibilbidean ere kanpoaldeko eskulturez gozatzeko parada izanen duzu, hego-ekialdean jostari dabilen errekaren hotsa entzuten duzun bitartean.
[+ ikusi fitxa osoa]

Kokapena

Ordutegia

Otoño:

  • Hasta el 29 de octubre: sábados, de 11:00 a 14:00 y de 16:30 a 19:30. Domingos, de 11:00 a 14:00.
  • A partir del 30 de octubre: sábados, de 11:00 a 14:00 y de 16:00 a 19:00. Domingos, de 11:00 a 14:00.
  • Puente de El Pilar (del 12 al 15 de octubre): horarios sin cambios, salvo los días 12 y 13, de 11:00 a 14:00 y de 16:30 a 19:30.
  • Día 1 de noviembre (festivo): horario sin cambios.
  • Puente de diciembre (del 2 al 10 de diciembre): horario sin cambios, salvo los días 6, 7, y 8, de 11:00 a 14:00 y de 16:00 a 19:00.

PREZIOAK

Precio entrada:4,50 €

Oharrak:jubilados - estudiantes: 4€. Niños entre 6 y 12 años: 2€ Niños menores de 5 años: gratis.

Bisita gidatua

Deskripzioa: visita guiada por las obras expuestas en el parque explicando el carácter de cada una. Grupos de un mínimo de 30 personas.

Bisitaren prezioa: consultar.

Ordutegia - Todo el año: concertar con antelación.

Ordutegi, data eta prezio orientagarriak. Entitate arduradunarekin baieztatzea aholkatzen da

Informazio praktikoa