Jorge Oteiza Baztango museo etnografikoa 2001ean sortu eta
Elizondoko Puriosenea etxean dago. Herri hori Nafarroako iparraldean dago, Baztan ibaiaren ertzean. Nafarroa hezearen eremu honen ezaugarriak dira belar-soro heze eta berdeak, oihan zabalak eta klima leuna urtaro guztietan.
XV. mendearen bukaerako eraikin honetan Baztango gizon-emakumeen
aspaldi-aspaldiko ohiturak eta usadioak biltzen dira era askotako gauzen, argazkien eta proiekzioen bidez. Landa bizimodu horretako sekretuak aurkitzeko parada izanen dugu, nolakoak ziren lanak eta nolakoak giza harremanak bai familia barnean bai auzokideen artean. Azkenik, jokoa eta festa ageri dira erakusketaren osagarri.
Erakusketa etnografikoa eta
Javier Ciga pintorearen ohitura-pintura elkarrekin bizi dira hor; obra horiek benetako dokumentu historikoak eta soziologikoak dira, eta, horietan, erromantizismoak eta errealismoak iraganera eramaten dute ikuslea.
Bisita Baztango museo etnografikoraBeheko solairuan, hilarri bilduma txiki bat ikusiko duzu. Hilarriak hildakoen oroimenezko harriak dira, eta batzuek goialdean disko itxura dute. Jarraian, irudi hau ikusiko duzu: uztarriz lotutako bi idi, bizkarrean oihalak dituztela. Solairu horretan bertan Baztango denda batean murgilduko zara, landa estiloko denda horietako batean edo Azpilkuetatik datorren zurgindegi batean, edo, bestela, usadiozko lanbideak eta erabiltzen zituzten lanabesak ikusi. Islaturik ageri dira, besteak beste, arotzak, iruleak, larrukigileak eta kupelgileak. Handik lorategira atera eta lanabes bilduma osoa dago ikusgai: goldeak, gurdiak eta beste. Handik, lorategira sartzen da. Han, ibarreko monumentu megalitikoei buruzko gune bat aurkituko duzu lehenbizi, eta patioan sartuta, tresneriaren bilduma oso bat: arrabola, goldeak eta gurdiak. Zaindari baten gisara, Soalar erraldoiak museoko gauzen bilduma babesten du. 4,5 metroko altuera eta 3 tonako pisua duen zutarria da, eta bere alde batean grabatu bat dago.
Lehenbiziko solairuan ageri diren piezek zerikusia dute jokoarekin, pilotarekin, folklorearekin, jantziekin eta musikarekin. Bestalde, XX. mendearen hasierako sukalde bat, udaletxeko areto bat -ibarreko batzarra egiten ari dira bertan- eta logela bat daude bertan ikusgai. Cigaren lanak estrategikoki kokatu dira, ibarreko etnografia modu argitsuagoan adierazteko. Denek halako paralelismo bat dute erakutsitako objektuekin. Horrela, "sokadantza"
folklorerako, "Reunión de los 12 ancianos bajo el roble de Jauregizar" ibarreko batzar nagusia erakusteko, "la salida de Misa" jantzi tipikoen ondoan, eta abar.
Bigarren solairuak aukera ematen dizu usadiozko lanbideak eta erabiltzen zituzten lanabesak ikusteko. Islaturik ageri dira, besteak beste, arotzak, iruleak, larrukigileak eta kupelgileak.
Jorge Oteizak museoarekin izan zuen loturaEuskal eskultore bikain honek ederki erakutsi zuen zenbat maite zuen Elizondo eta, hartara, eskuzabal lagundu zien baztandarrei beren ondarea gordetzeko egiten ari ziren ahaleginean. Horrela, 2002an,
"Amatasuna" deitu lana dohaintzan eman zion museoari, gaur egun museo aurrean dagoen lorategian dagoena. Elizondoko herritarrek, esker onean eta haren gorazarretan, artistaren izena aukeratu zuten museoari paratzeko.
Jorge Oteiza funtsezko artistetako bat izan da XX. mendeko eskulturaren bilakaeran. Gaur egun, bere lana
Oteiza museoan ikusgai dago, hau da, Altzuzan dagoen hormigoizko kubo gorrikara handi batean, Iruñetik 8 kilometrora.