Antolatu bidaia

Julian Gayarre Museo etxea

Museoak / Monografikoa

Multimedia

Eguraldia


Julian Gayarre XIX. mendeko tenorerik ezagunenetakoa izan zen mundu osoan eta erabat dago Erronkariri lotua, herri horretan sortu baitzen 1844an. Bere ondarearen aztarnak nonahi ageri dira nafar Pirinioetako herri horretan eta bihotzez maite dute beren auzokiderik ospetsuena.

Abeslariak berak handitu zuen bere sortetxean orain Julian Gayarre Museo Etxea dago. Bere heriotzaren mendeurrenarekin bat 1990ean inauguratua, etxe horretan ikusgai daude tenorearekin zerikusia duten gauzak, bai eta bere bizitzari buruzko agiri asko eta asko ere.

Julian Gayarre Erronkarin jaio zen 1844an, familia xume batean. Artzain izan zen 15 urte bete arte. Adin horretan Iruñera joan zen lanera. Hasieran, dendari aritu zen eta, gero, arotz. 18 urtetan, Joaquin Maya musikariak aurkitu zituen Gayarre gazteak kanturako zituen dohainak Iruñeko Orfeoia sortu berrian. Beka bat jaso zuen Madrilgo Kontserbatorioan ikasteko eta, 1868an, kantu arloko bigarren saria irabazi zuen. Gero, Nafarroako Gobernuak beka bat eman zion, Milanen ikasteko, eta Italiako hiri horretan berehala lortu zuen arrakasta. Txalo zaparraden artean atera zen Italian, Errusian, Austrian, Alemanian, Frantzian, Argentinan... harik eta 1889an, Madrilen abesten ari zelarik, ahotsa behin betiko urratu zitzaion arte. 1890eko urtarrilaren 2an hil zen.

Zoritxarrez ez da haren ahotsa inon ere grabatuta aurkitu, baina garai hartako kritikarien arabera, dohain berezia zuen kanturako, ahots ederra eta izen handi-handia. Bitxikeria gisa esan behar da Gayarrek eman ziola Wagner konpositoreari erabateko arrakasta, alemaniarrak egindako Tannhäuser eta Lohengrin operak oholtza gainean abesterakoan.

Bere sortetxean ikusgai daude tenoreak bere saioetan erabilitako jantzi asko eta asko, bai eta attrezoko beste osagai batzuk ere, esaterako, eskularruak, zapatak, ezpatak eta postizoak.

Halaber, Gayarrek bere bidaia ugarietatik ekarritako gauza bitxiak daude, esate baterako, bizikleta bat, garai hartako karroza bat eta billar-mahai bat. Era berean, ikusgai daude abeslariak bere bizitzan jasotako sariak, dominak, opariak, edo argazkiak, bai eta lore-koroak ere.

Museoko toki nabarmenean tenorearen laringea dago, familiak baimena eman baitzuen heriotza gertatu eta ordu gutxira huraxe erauzteko, adituek azter zezaten.
Bilduta dauden era guztietako agirien artean, badira partiturak, libretoak, diplomak, prentsa artikuluak, kritika musikalak, kartelak eta eskuz idatzitako gutunak eta, era berean, abeslaria hil eta bere oroitzapenetan egindako omenaldien eta abian jarritako ekimenen materialak.

Bukatzeko, garai hartako altzariak ere ageri dira goiko solairuko logelan eta aldameneko gelan. Horra abeslariaren etxean bisitariak ikusiko dituen gauzak.

Museo etxearen bisitaren osagarri, badago tenorearen gorpua barne hartzen duen mausoleoa ikusteko aukera. Eskultura lan ederra da eta herriko kanposantu lasaian dago.
[+ ikusi fitxa osoa]

Kokapena

Ordutegia

Otoño:

  • Horario habitual (a partir del 1 de octubre): sábados, de 11:30 a 13:30 y de 16:00 a 18:00. Domingos, de 11:30 a 13:30.
  • Puente de El Pilar (del 12 al 15 de octubre): jueves, viernes y sábado, de 11:30 a 13:30 y de 16:00 a 18:00. Domingo de 11:30 a 13:30.
  • Puente de diciembre (del 2 al 10 de diciembre): todos los días, de 11:30 a 13:30 y de 16:00 a 18:00. Domingo 3 y 10, de 11:30 a 13:30.

PREZIOAK

Precio entrada: 2,00 €

Ordutegi, data eta prezio orientagarriak. Entitate arduradunarekin baieztatzea aholkatzen da