Antolatu bidaia

Almadien Museoa

Museoak / Etnografikoa

Meteorologia

Almadien Museoa
Burgi Erronkaribarko hegoaldean dago eta azken urteotan almadien hiriburu bihurtu da, Nafarroako Almadiazainen Kultur Elkarteak egindako lanari esker.

Museoa herriko Udaletxean dago. Zehazki, bi solairu handi ederki moldatu dituzte nafar Pirinioetako ofizio zahar-zahar honen gaineko oroitzapena iraunarazteko. Lanbide hori XX. mendearen erdian desagertu zen, Esako urtegia eraikitzearekin bat.

Duela gutxi berritua, museoak bisitariari ongi etorria egiteko, pinudi bat erakusten dio. Handik hasita baso-ustiapena, almadien egitea eta ibaian beherako joanak azaltzen dira. Zentroa gaien arabera antolatua dago: mendiko bizimodua, jantziak, emakumearen papera edo Almadiaren Eguna, besteak beste.

Erronkari, Zaraitzu eta Aezkoa Nafarroako Pirinioetako ibarrak dira eta hiruretan oihangintza izan da aspaldi-aspalditik diru sarrera nagusia. Horri esker, Erregearen Itsas Armadako itsasontziak egin ziren, bai eta Kanal Inperiala, Iruñeko Ziudadela eta Erriberriko Errege-erreginen Jauregia ere. Zura ibar horietako ibaietan behera garraiatzen zuten, harik eta salmenta tokietara iritsi arte. Zura almadien bitartez garraiatzen zuten.

Enborrak elkarri lotuz eratutako baltsari esaten zaio almadia eta hainbat enbor-tartez osatua zegoen. Luzera berbera zuten enborrez egindako tarteak ziren. Lotzeko, landarez egindako sokak erabiltzen zituzten (hurritz hagak, basa-zumea, etab.). Aurrean eta atzean arraunak eramaten zituzten, baltsa ibaian beheiti gidatzeko.

Erdi Aroan aragoarrak izan ziren garraiobide hori Pirinioetan gehien erabiltzen zutenak, baina XVII. mendetik aurrera, Nafarroako almadiak ugaldu eta nagusitu ziren kopuruari begira, hots, milatik gora Erronkaritik abiatuta. Eska eta Irati ibaietan barna jaisten ziren Aragoi ibairantz eta, ondotik, Ebrora. Astebeteko bidaia izaten zen hura eta Zaragozan bukatzen zen.

Almadiazainaren bizimodua arriskuari eta abenturari lotua zegoen eta oso errotua zegoen ibar horietako gizonezkoen artean. Haietako batzuk hilik gertatu ziren ur lasterretan, zurrunbilo eta presetan, harrietan, edota udaberriko urtzaldiak berekin dakarren ur-goraldietan.

Errepideak eta garraiobideak hobetzearekin batera, lanbideak atzera jo zuen eta erabat bukatu zen Esako urtegia 1951n eraiki zutenean.

Gaur egun, ordea, Almadiaren Museoari esker, badugu arbasoen ofizio hori gogora ekartzeko aukera. Erakusketa oparoa da. Badira argazki, argitalpen, agiri, film eta ikus-entzunezko anitz eta guztietan almadia eta almadiazainak ditugu ardatz nagusi. Halaber, almadiazainen arropak ikusteko aukera izanen duzu, baita ontzi horiek egiteko erabiltzen zituzten tresnak ere. Hala nola ibarreko bizimoduarekin zerikusirik daukaten beste kontu franko.

Bisitariari akabera ezin hobea emateko, "Burgi, lanbideen herria" izeneko ibilbide laburrean barna abiatzen ahal zara. Bertan, tamaina errealeko almadia bat, Erdi Aroko elurtegi bat eta karobi bat dituzu esperoan.
[+ ikusi fitxa osoa]

Kokapena

Ordutegia

Otoño:

  • Hasta el 11 de octubre: sólo visitas para grupos. Concertar a través del contestador del museo, dejando el nombre y el teléfono de contacto, o a través de la página web del propio museo.
  • Puente de El Pilar (del 12 al 15 de octubre): de jueves a sábado, de 11:30 a 13:30 y de 17:00 a 19:00. Domingo, de 11:30 a 13:30.
  • Puente de diciembre (del 6 al 10 de diciembre): de miércoles a sábado, de 11:30 a 13:30 y de 17:00 a 19:00. Domingo, de 11:30 a 13:30.

Invierno: accesible mediante visita guiada para grupos. Concertar a través del contestador del museo dejando el nombre y el teléfono de contacto o a través de la página web del propio museo.

PREZIOAK

Precio entrada:2,00 €

Ordutegi, data eta prezio orientagarriak. Entitate arduradunarekin baieztatzea aholkatzen da

Informazio praktikoa