Antolatu bidaia

Castejoneko Museoa

Museoak / Historikoa

Multimedia

Eguraldia


Erriberako gozotasunek erakarri bazaituzte eta Nafarroako hegoalderantz jo baduzu jadanik, zergatik ez atera txartela denboran barna bidaiatzeko eta XIX. mendearen hasierako trenbidearen mundua aurkitzeko? Horretarako onena Errioxako mugatik hurbil-hurbil dagoen Castejón herrian geratzea da. RENFE geltokiaren ondoan, bere ekonomatua izandakoan, hain zuzen, Trenbideari buruzko Museo didaktikoa dago. Garai horietako giroa birsortzen du, eta trenbide-iraganari buruzko dokumentazioa, kartografia eta argazkiak biltzen ditu.

Halaber, antzinako tresnak aurkituko dituzu, ondoko hauek nabarmenenak direlarik: farol bilduma zoragarria, 1824. urteko suhiltzaile-gurdia, 1925eko lurrun-makina eta trenbide-orratzak aldatzeko mekanismoaren erreprodukzioa (trenbideko zein obretako langileek erabiltzen zuten material osoa). Museoak tamaina handiko maketa du ere, eta tren batzuk ibiltzen dira horretatik. Maketak Castejóngo 1867ko geltokia eta 1930eko trenbide-adarkatzea islatzen ditu.

Kokapena

Ordutegia

Otoño:

  • jueves a domingo y festivos, de 11:00 a 14:00. Grupos, acceso mediante visita guiada concertada.
  • Puente de Todos los Santos: sábado, domingo y martes, de 11:00 a 14:00. Lunes, cerrado.
  • Puente de Diciembre: sábados, domingos, martes y jueves, de 11:00 a 14:00. Lunes, miércoles y viernes, cerrado.

PREZIOAK

Precio entrada: 2,00 €

Oharrak: Entrada reducida y grupo: 1€. Entrada conjunta con Aula de la Energía: 3€

Ordutegi, data eta prezio orientagarriak. Entitate arduradunarekin baieztatzea aholkatzen da