Antolatu bidaia

Xabierko Gazteluko Museoa.

Museoak / Monografikoa

Multimedia

Xabierko Gazteluko Museoa
icono pie de fotoXabierko Gazteluko Museoa
Exposición Javier
icono pie de fotoExposición Javier
Maqueta del castillo
icono pie de fotoMaqueta del castillo
San Francisco Javier
icono pie de fotoSan Francisco Javier
Argazki guztiak ikusi

Eguraldia

Xabierko Gazteluko Museoa
Zangoza hiri monumentaletik 8 kilometrora, eta Aragoiko mugan bertan kokatua, Xabierko gaztelu irmoa altxatzen da, ikuspegi zoragarria gozatzeko aukera ematen duen harri-koxkor baten gainean. X. mendekoa da, eta itzal handiko hainbat familiaren defentsa zein egoitza gune estrategikoa izateaz gain, oso toki kutuna da egun, 1506. urtean Nafarroako zaindaria den San Frantzisko Xabierkoa jaio zelako han. Aukera bikoitza eskaintzen du gazteluak gaur egun: gazteluko bazter guztiak erakusten dituen bisita egitea, batetik, eta, bestetik, barruan gordetzen dituen arte lan eta agiri historiko ugariak ezagutzea.

1986. urtetik da museo, eta ondokoak biltzen ditu: XV. eta XX. mendeen bitarteko pintura espainiarreko bilduma zoragarria (Murillo, Claudio Coello, Carreño, Maella, V. Bécquer, Lucas, R. Madrazo edo Salaverría egileena, besteak beste) eta Japoniako kakemono bilduma bat, XIX. mendekoak, San Frantzisko Xabierkoa Japonian misiolari zebileneko garaiaren eszenak erakusten dituztenak. Ondokoak ere aipagarriak dira: alabastro polikromatuko erretaula bat, XVI. mendekoa, Magoen Adorazioa erakusten duena; San Frantzisko Xabierkoa hil zorian dagoela, XVIII. mendeko ezko flandestarra; eta 1622. urtean datatutako santuaren tailu bat. Kristo Santuaren dorreko kaperan, aldiz, XIV. mendeko Kristo bat, Heriotzaren Dantza erakusten duten horma-pintura gotiko bitxi batzuek inguratuta; kondairaren arabera, odola isuri zion irudiari, San Frantzisko hil zorian zegoela Japonian.

Kokapena

Ordutegia

Primavera:

  • Horario habitual: todos los días de 10:00 a 18:30*. (*) Cierre taquilla.
  • Semana Santa (del 24 de marzo al 8 de abril): horario sin cambios.
  • Puente de mayo ( del 28 de abril al 1 de mayo): horario sin cambios.

Verano: todos los días de 10:00 a 18:30*. (*) Cierre taquilla

PREZIOAK

Precio entrada: 3,00 €

Oharrak: servicio de audioguía: 2€

Bisita gidatua

Bisitaren prezioa:

3.50€

Ordutegia - Verano
:
A partir del 12 de julio hasta el 31 de agosto, todos los días, a las 11:30 y 16:30. Concertar con antelación.

Ordutegi, data eta prezio orientagarriak. Entitate arduradunarekin baieztatzea aholkatzen da