Antolatu bidaia

Arrese Fundazioa

Museoak / Artistikoa

Multimedia

Casa Museo Arrese
Casa Museo Arrese. Fachada
Casa Museo Arrese. Retablo
Casa Museo Arrese. Retablo tras la reja

Meteorologia

Casa Museo Arrese
Corellako hirigune historikoan, Merced plazatik gertu, Cañete kalearen amaieran, jauretxez eta San Migel eliza edo Corellako jauregia bezalako eraikuntza interesgarriz inguratuta, Arte Sakroko Museoa topatuko duzue. Antzinako Enkarnazio komentuari zegozkion eraikuntzetan kokatzen da. Komentua Corellako Pedro de Baigorri ospetsuak agindu zuen eraikitzeko XVII. mendearen erdialdean; bertan, bestalde, Turismo Bulegoa aurkituko duzue.

XVII. mendearen bukaeran, klausurako moja beneditar batzuk heldu ziren komentura eta bertan gelditu ziren hiru mendeetan zehar. 1970. urtean, Jose Luis Arrese eta Maria Teresa Saez de Heredia senar-emazteek abatetxea eskuratu zuten eta beren bildumaren parte bat bertara eraman zuten, gaur egun ezagutzen dugun museoa bilakatu zen arte. Museo honetan arte pieza preziatu anitz metatzen dira, mihiseak eta eskulturak, adibidez, baita kronologia zabaleko objektuak ere.

Eraikuntzaren fatxada, adreiluzkoa, komentu-itxurakoa da, hiru kalerekin eta atiko zentralarekin. Alboko aldeak aletoi handiei batzen zaizkie, Lorenzo de San Nicolas arkitekto eta azterlariak aurrera eramandako proiektuak gomutara ekarriz.

Ibilbidean zehar, museoaren hamaika gelak ikustatzen dira, eta gela nagusian piezarik zaharrenak erakusten dira. Bertan, XIV. mendeko prozesio-gurutze bat, Santa Kiteria birjinaren tailu eseria eta San Emeterio nahiz San Zeledonioren eskultura gotikoak miretsi ahal izanen dituzue, beste hainbat erlikiaren artean: Cristo Articulado edo Cristo del Descendimiento deritzona, aste baterako. Naturaltasun bikaineko obra bat da, burua eta besoak tolesteko aukera ematen duena, eta 1,60 metroko altuera du.

Beste gela batean, "ispiluen trikimailua" bezala ezagutzen den pieza bitxi bat topatuko dugu; bi ispiluetan zehar begiratuz gero, aldi berean ikus daitezke bi pinturak.

Gela hondoraino sartzen bagara, Santa Gertrudis eta San Plazidoren arteko eztei mistikoen mihise barrokoak begiztatuko ditugu, komentuaren azpiko jatorrizko koruan aurkituak izan ziren mihiseak, alegia. Claudio Coello pintore madrildarraren obra bat da eta tonu koloretsu veneziar anitzez josia dago, atmosfera inguratzen duen urreztaketarekin.

Goiko gelan, XVI. mendeko garezurren ternoa nabarmen daiteke, bertan irudikatzen den ikonografiatik hartzen duena izena. Ternoak apezpikuek antzina eramaten zituzten jantziak ziren.

Gela horretako artelanik gorenetako bat Kristo zutabeari lotuta dugu, ezaugarri naturalistak dituen anatomiarekin eta adierazpen hunkigarriko abegiarekin. XVII. mendearen hasierako Juan de Binies zizelkariaren zirkuluarekin erlazio hertsian zegoen eskultura dugu, Errosarioko parrokiari zegokiona.

Hurrengo gelan, Ecce Homo baten bustoa begietsi dezakegu. Bere egilea Pedro Gonzalez dela uste da, eta Tarazonako San Frantziskoren Kristo Etzanarekin parekotasun handia du. Bestalde, Maltako ekisaindua aurkituko dugu, Italiatik eratorritako XVII. mendeko ekisaindu barrokoa; urre-koloreko brontzezkoa da eta koralezko txertaketak ditu.

Museo honetako arte eta bitxi sakratuei begirada sakona eman ondoren, komentuaren eliza barrokoa bisitatzeko aukera izanen duzue, ez ahaztu!

Kokapena

Ordutegia

Todo el año: acceso mediante visita guiada concertada.
 

Bisita gidatua

Enpresa kudeatzailea: Casa de cultura del Ayuntamiento de Corella, 948 780 331.

Ordutegi, data eta prezio orientagarriak. Entitate arduradunarekin baieztatzea aholkatzen da

Informazio praktikoa