Antolatu bidaia

Tulebrasko Monasterioko Museoa

Museoak / Artistikoa

Multimedia

Eguraldia


Tulebrasko monasterioa Aragoiko mugatik zein Erriberako hiriburua den Tuteratik hurbil dago. Emakumeek osatutako lehenengo monasterio zistertarra izan zen Espainian (1149). XIX. mendeko desamortizazioa gainditu zuen, eta klausurako moja zistertarrak bizi dira egun.

XII. mendeko antzinako logela batean, XVI. eta XVIII. mendeen bitarteko arte sakro bilduma fina dago erakusgai. Hiru pieza eder hauek dira aipatzekoak: Ama Birjinaren Lokartzea erakusten duen erretaula errenazentista, Hirutasun Santuaren taula (Jerónimo Cósidak egindakoak, biak) eta Ohearen Ama Birjina originala, jantzi irudi barrokoen adibide ikonografiko berezia dena. Urregintza piezak, kantu-liburuak eta altzariak ezezik, dorre erromatar bat dago aldamenean, interes arkeologiko handiko piezak gordetzen dituena.

Kokapena

Ordutegia

Otoño: sábados y domingos de 16:15 a 18:00. Los horarios pueden sufrir modificaciones a causa de las celebraciones litúrgicas.

PREZIOAK

Oharrak: se acepta la voluntad.

Bisita gidatua

Enpresa kudeatzailea: 948 851 475

Ordutegia - Todo el año: sólo para grupos y reservando con antelación.

Ordutegi, data eta prezio orientagarriak. Entitate arduradunarekin baieztatzea aholkatzen da