Jauzi nabigazioa eta joan edukira
Imágenes presentando Navarra

Antolatu bidaia


Ikazkinaren eguna

Herria: VILORIA (31283)

Zonaldea: Erdialdea

Esteka interesgarriak:

www.valledelana.com

Mota: Egun tematikoa

Hondoan Lokiz mendiko kareharrizko gailurreria ageri zela, Lana ibarra protagonista bilakatu zen Montxo Armendáriz zinemagilearen Tasio filmean. Film horretan garai bateko ikazkinen nondik norakoak kontatzen dira; bizimodu gogorra zen hura, mendian bizi baitziren hainbat hilabetean. Ez zen kasualitatea zinemagileak Biloria aukeratu izana eszenatoki gisa, han bizirik jarraitzen baitu lanbide zahar horrek; oraindik ere egur-ikatza sortzen da bertan modu tradizionalean. Horregatik, uda bakoitzean, Biloriako larrainetan (herria bukatzen den aldean) berriz ere kea darie ikaztegiei.

Abuztuan lanbide horri omenaldia eginen zaio herrian. Egun tematikoa, hainbat jarduera biltzen dituena: erakusketak, txistor-jatea, jotak eta animazioa, besteak beste. Baina adierazgarriena bertako ikazkinen erakustaldiak izanen dira. Ezagut ezazu ikaztegiak nola egiten diren, egurra ikatz bihurtzeko prozesua zein den, tresneria... Antzinako lanbide hori ahantz ez dezagun beharrezkoa den guztia.


Kokapena:


Cuaderno de viaje

Bidaiako koadernoak interesgarriak zaizkizun edukiak pilatu eta dokumentu bat sortzeko aukera ematen dizu; gero, gorde edo inprimatzeko aukera ere izanen duzu.

Partekatu

  • Enviar esta información a un amigo



Zure txanda da: esaguzu pentsatzen duzuna
Sartu hemen zure iritziak, argazkiak eta bideoak

blog comments powered by Disqus