
Herria: OCHAGAVÍA (31680)
Zonaldea: Pirinioak
Web: www.orhipean.org
Esteka interesgarriak:
Mota: Beste batzuk
Irailaren lehen asteburuan, Pirinio aldeko herria den Otsagabia, bere herritarrek duela 100 urte zuten bizimodua gogoratzeko dotore-dotore janzten da. Iruleek, garbitzaileek, bizarginek, haurrek jostetan eta beste hamaika pertsonaiak laguntzen diote bisitariari nafar Pirinioko XX. mendeko hastapenetara joaten. Bertako jendea da besta antolatu eta hartan parte hartzen duena.
Egun galdutako lanbideak berriz ere ari-ari jardunaldi osoan barrena. Ez galdu matatxerria, gari-jotzea, ugaldeko garbitzaileak edo herritarrek soinean daramatzaten jantzi ikusgarriak. Txikienek garaiko jolasekin gozatuko dute, inkea, torta edo marroarekin, esaterako.
1900. urteko bizimoduaren inguruko panel zenbait ere ikusgai daude, garai haiek hobeki ezagutzeko aukera ematen digutenak. Eta, jakina, hurbildu zaitezte garai hartako araudiak agintzen zuenari jarraikiz erretzea edota birao egitea arras galarazten den tabernara, orduko altzairuez apaindua dena, gainera.
Zure txanda da: esaguzu pentsatzen duzuna
Sartu hemen zure iritziak, argazkiak eta bideoak