

Herria: OCHAGAVÍA (31680)
Helbidea: Ermita de Muskilda
Zonaldea: Pirinioak
Esteka interesgarriak:
www.pirineos.com/article/articleview/1045/8/
Data: 07/09/2012 y 08/09/2012
Mota: Beste batzuk
Irailaren 8an, Otsagabitik 2 kilometrora dagoen Muskildako Ama Birjinaren santutegia antzinako-antzinakoak (300 urte baino gehiago daramatzate egiten) diren dantza batzuen lekuko da. Toki pribilegiatu horretatik Irati oihanaren gaineko ikuspegi eder-ederrak daude, eta toki pribilegiatu horretan egiten dira, urtez urte, Nafarroako etnografiaren dantza enblematiko eta garrantzitsuenetako batzuk.
Belaunaldiz belaunaldi heldu zaigu makil-dantza hori. Zortzi dantzarik osatzen dute taldea, pertsonaia bitxi batek zuzentzen duena: Boboa. Jantzi ederrak daramatza, gorri eta berdeak, arlekin itxurakoak; galtzerdiek, jakak eta galtzamotzek, aldiz, urrezko xingolak dituzte. Gainerako dantzariek daramaten txano konikoa janzten du, baina more kolorekoa.
Goizean, udal agintariak, Zaraitzuko jantziak soinean dituztela, santutegirantz abiatzen dira bide zaharretik, kabildoak eta dantza taldeak lagundurik. Meza handia egin eta gero, prozesioa egiten da baselizaren inguruan. Jarraian, dantzariek Otsagabiko antzina-antzinako dantzak egiten dituzte, gaita soinuan, birjinaren omenez, eta maiordomoak aldatzen dira.
*Fechas y horarios orientativos. Se aconseja confirmar con la entidad responsable.
Zure txanda da: esaguzu pentsatzen duzuna
Sartu hemen zure iritziak, argazkiak eta bideoak