Antolatu bidaia

Viana

Herriak

Meteorologia

Viana Viana muino batean dago zut eta baretasunez begiratzen dio zeruertzari. Orain, ez ditu bazterrak zaintzen; orain, atsedenean dago, baina gorabehera handiko iragana izan du, Gaztelatik defendatzeko gotorlekua izan baitzen, eta, maiz, errege-erreginen egoitza ere bai.

Gaur egun, zabalik daude bere harresietako ateak, eta, barnean, oin-etxe, jauregi eta eliza nabarmen asko ageri dira, XVI. mendetik XVIII. mendera izan zuen distiraren erakusgarri.

Gastronomia oparoa du, ardo on-onak ere bai. Azken finean, hiriak bisitaria beso zabalik hartu eta, aldi berean, azken agurra ematen dio Nafarroako Donejakue bidearen hondarreko herria zeharkatzen duen erromesari.

Viana Donejakue bidearen azken herria da Nafarroan. Mugakide da Errioxarekin eta soilik 3,5 kilometrora dago Logroñotik. Labore soroz, mahastiz, almendrondoz eta olibondoz inguraturik dago 4.000 bizilaguneko hiri txiki hau. Donejakue bideak markatu du, bai eta XVI. mendetik XVIII.era ekonomian eta kulturan bizi izan zuen goren aldiak ere. Garai hartako arkitektura zibilak eta erlijiosoak adibide bikainak utzi dizkigu.

Historia pixka bat

Errege Antso VII.a Azkarrak Viana ofizialki 1219an sortu zuen erresuma Gaztelatik defendatzeko helburu argiarekin. Muino batean eraikia, hiri gotortuaren egitura garbia du eta bere karrika estuak oraindik puska batean zutik dirauen Erdi Aroko harresi lodi eta altuaren gerizpean daude. Maiz, errege-erreginen egoitza izan zen. 1423an, errege Karlos III.a Prestuak Vianako Printzea titulua eratu. Gaur egun, Felipe de Borbon y Greciak eta Letizia Ortiz Rocasolanok dute Vianako Printzea titulua eta hiria 14 herriz osatutako Printzerri bateko hiriburu bihurtu zuen.

Vianak XVI. menditik XVIII.era bizi izan zuen bere garapenik handiena. Izan ere, 1630ean hiri titulua lortu eta, ondotik, hara bizitzera joan ziren nobleek eraikin zibil eta erlijioso ugari eraikiarazi zituzten.

Arkitektura erlijiosoa

Arte erlijiosoaren adibide bikain bi aurkituko dituzu Vianan: Andre Mariaren eliza eta San Pedro eliza. Andre Mariaren eliza handi eta eder hori herriko monumenturik deigarrienetakoa da. 1250etik 1312ra eraiki zuten estilo gotikoan. Gero, XVI. mendean, dorrea eta hegoaldeko atari errenazentista erantsi zitzaizkion. Tenpluaren oinetan, gorapeko lauzen azpian, hantxe dautza Zesar Borgia gerlari, printze eta kardinalaren gorpuzkinak, Vianatik hurbil 1507an hila.

Nahiz-eta XIII. mendeko San Pedro eliza hondatua egon, ongi kontserbatu da XVIII. mendeko bere atari barrokoa. San Pedroren irudia atari horretako horma hobi batean dago. Kanposantu zaharra ere ongi iritsi zaigu eta gaur egun parkea da. Handik zoragarri ikusiko dituzu Erdi Aroko hormak, bai eta Errioxako nahiz Arabako mendi bazterrak ere.

Hiriko eta inguruko beste eraikin erlijioso nabarmen batzuk dira San Frantzisko komentua eta hainbat baseliza: Nuestra Señora de Cuevas, Trinidad de Cuevas, Cruces edo Calvario eta, azkenik, San Martin de Tidón.

Arkitektura zibila

Vianak ere baditu jauretxe armarridun aunitz, esaterako: Añoa y Bustotarren jauretxea, Santa Maria kalean; Ripatarren fatxada noblea, toskanar zutarriak dituena; Ichasotarren etxe handiko teilatu hegala eta barne kupula; Muzquiz-Aldunatetarren forjako balkoiak; Dicastillo, Urra edo Cerecedatarren jauregiak; eta Graziako Gure Ama Birjinaren ospitale zaharra, gaur egun Kultur Etxearen eta Herri Liburutegiaren egoitza dena.

Era berean, oso nabarmentzeko modukoak dira bi eraikin barrokoak, bi-biak XVII. mendekoak. Horietako bat plaza del Coso-n dago, balkoi luzea du eta ohorezko palkoa zen zezenketetan. Bestea, aldiz, Foruen plazan dago eta baditu arkupeak, toskanar zutarriak eta armarria. Gaur egungo udaletxea da.

Gastronomia

Gauza goxoak gustatzen bazaizkizu, urriaren erdian Asteburu Gastronomikoa egiten da. Herriko tabernek era askotako pintxoak eskaintzen dituzte eta, nahi izanez gero, Viana eta Arasko upeltegietan egindako ardo bikainez busti ditzakezu, Errioxako Jatorrizko Deituran sarturik daudenak.

Gainera, azaroaren 11n, San Martin ospatzeko, aza prestatzen dute barraskilo eta fritadarekin. Bestalde, urtarrilaren 16an, patatak egosten dituzte haragi, lukainka eta baratxuriekin. Vianan ere beste hainbat jaki nabarmendu behar dira: artisautza-hestebeteak, babarrun gorriak, españoletak eta mantekadak, bai eta Nafarroako destilategi zaharrenetako batetik datorren patxarana ere.

Beste bisita interesgarri batzuk

Viana eta Logroño artean, ez galdu Las Cañas urtegia bisitatzeko aukera. 1987an Natur Erreserba izendatu zuten eta 1990ean, berriz, Hegaztien Babesgune Berezi. Hegazti espezie asko bizi dira eta behatoki bat dago.

Arasko errepidetik Longarreko Hipogeora iritsiko zara, duela 4.500 urteko hileta ganberara, alegia. Vianatik hurbil, badira ehiza barrutiak eta arrantzan aritzeko eremu libreak.
[+ ikusi fitxa osoa]

Kokapena

Wifi gunea: calle Rúa de Santa María, plaza de los Fueros y calle Navarro Villoslada (Camino de Santiago, a su paso por la localidad) y biblioteca (948 645 249).

Bisita gidatua

Deskripzioa: disfruta de una visita guiada por la localidad de Viana, donde conocerás su patrimonio lleno de arte y de historias fascinantes.

Bisitaren prezioa: consultar.

Enpresa kudeatzailea: contactar con la Oficina de Turismo de Viana (948 446 302).

Zerbitzuak

  • Aire zabaleko kirol esparrua
  • Antzerkia
  • Askaldegi
  • Bankua
  • Bisita gidatuak
  • Botika
  • Esparru termoludikoa
  • Gasolindegia
  • Haur-parkea
  • Igerilekua
  • Interneta
  • Jatetxe / kafetegiak
  • Kiroldegia
  • Kutxazain automatikoa
  • Osasun-etxea
  • Osasun-zerbitzua
  • Ostatu
  • Pilotalekua
  • Saltoki-gunea
  • Supermerkatua / denda
  • Taberna
  • Turismo bulegoa
  • Zinema

Oharrak

el mercado semanal se celebra los viernes.

Oharrak

Oficina de Turismo de Viana (948 446 302).

  • Horario de invierno: de lunes a sábado, de 10:00 a 14:00. Domingos, cerrado.
  • Horario de verano: de lunes a sábado de 9:00 a 14:00 y de 17:00 a 19:00. Domingos y festivos de 10:00 a 14:00.

Nola iritsi eta mugitu

Salir de Pamplona por la A-12 dirección Logroño hasta la salida de Viana.

Ordutegi, data eta prezio orientagarriak. Entitate arduradunarekin baieztatzea aholkatzen da

Informazio praktikoa