Antolatu bidaia

Valtierra

Herriak

Multimedia

Meteorologia

Kobazuloengatik da ezaguna abentura eta dibertsioa eskaintzen dituen Sendaviva parkearen eta Bardearen ondoan kokatutako Erriberako herri hori. Izan ere, etxebizitzetarako erabiltzen zituzten. Harkaitzaren barrualdea zizelkatzera behartu zituen auzokide ugari pobreziak, etxe bilakatzeko asmoz. Egoera hobetu zenean, aldiz, etxe horiek abandonatu, eta turismo-establezimendu dira batzuk gaur egun.
 
Ondare artistikoari dagokionez, Andre Maria eliza da nabarmentzekoa.  Handi-handia da eraikina, XVI. mendean meskita arabiar baten hondakinen gainean eraiki zena Errenazimentuko kanonaren arabera. Oso desberdinak dira kanpoko aldea, adreiluzkoa, eta barnekoa, solemnea. Barnealdeko alde batean Erretaula Nagusi ederra nabarmentzen da, estilo errenazentistakoa.
 
 
Eraikuntza zibilen artean, Gomarako kondeen jauregia aurki dezakegu, XV. mendekoa, adreiluzko fatxada originala gorde duena. "La Torraza" izenekoa ere han dago, herriko ikur bilakatu dena (hilobi-monumentu erromatarra eta Erdi Aroko babes-talaia da). Bukatzeko, hainbat jauretxe topa ditzakegu herrian.

Kokapena

Ordutegi, data eta prezio orientagarriak. Entitate arduradunarekin baieztatzea aholkatzen da