Antolatu bidaia

Uxue

Herriak

Eguraldia

Ujué
Meseta baten goialdean galdua, erreka freskagarririk eta zuhaitz babeslerik gabe, itxurazko bakardadeak ematen dion halako lilura suerte batean bildua, hantxe dago zut Uxue, Erdi Aroko herri ederra, aldapa pikoei itsatsitako karrika meharrez betea eta, kaskoan, Uxueko Andre Mariaren santutegi-gotorlekua.

Erdialdean kokatua, Uxue Nafarroako gurtza toki nagusietako bat da, behatoki ikusgarria Pirinioak eta Erriberako ordoki zabalak begiz jotzeko.

Santutegia monumentu nazionala da, Erdi Aroak Nafarroan utzitako adibiderik nabarmenetakoa, eta elezahar eder baten sehaska.

Zure ibilian, labirinto itxurako herri txiki honek -300 bizilagun ditu doi- ederki liluratuko zaitu; ibili poliki-poliki bere kale harriztatuetan eta ez galdu artzain-apurrak dastatzeko aukera. Toki gutxitan prestatzen dituzte Uxuekoak bezain goxoak.

Nafarroako Erdialdeko ekialdean kokatua eta izen bereko mendiak bere nagusitasuna agertzen duela, Uxue Erdi aroko zaporea eta aire menditarra dituen herri txikia da, meseta baten gainean eraikia, 840 metrotan.

Ez dago argi noizkoa den Uxue. Han bizi izandako jendearen lehen testigantzak erromatarren garaikoak dira, baina herria VIII. mendearen bukaeran edo IX. mendearen hasieran sortu zen. Zehazki, Iruñeko lehen errege Eneko Haritzak gotorlekua eraiki zuen musulmanen hedapena mozteko.

Dena dela, elezaharrak dio uso bat agertu zitzaiola artzain bati. Usoa harkaitz bateko zulotik sartu eta ateratzen zen; kobazuloan sartzean, Andre Maria eta Haurraren irudia aurkitu zuen eta inguruan bizi zirenek Ama Birjinaren agindutzat jo zuten agerpen hura, jendea han bizitzeko. Horrela jaio omen zen Uxue.

Herria bere osoan Erdi Aroko adibide bikaina da. Malda latzak dituen mendixka batean dago eta etxeak aldapan beheiti hedatuak daude mailaz maila, harik eta herriaren beheko aldean labirinto itxurako trazatua zabaltzen den arte. Etxeetako fatxadek aire zaharra dute, eta guztietan badira atari zabalak. Gainera, etxe handi ederrak ere badira, batzuk barrokoak, besteak herri eraikuntzari jarraiki eginak, eta aurrealdean armarri gaitzak dituzte.

Gauza atsegina da bere kale estu eta aldapatsuetan gora eta behera ibiltzea, uste ez bezalako txokoak eta ikuspegiak aurkituko dituzu. Alderik gorenean, Uxueko Andre Mariaren santutegi-gotorlekua dago zut. Bi mende behar izan zituzten hura eraikitzeko. Eliza prerromanikoaren gainean eliza erromanikoa altxatu zuten (XI-XIII) eta XIV. mendean, berriz, nabe gotiko handia, bai eta erronda-pasabideak eta almenadun dorreak ere. Gaur egun, bi dorre daude, Cuatro Vientos eta Picos. Hori dela eta, eraikuntzak gotorlekuaren itxura handiagoa du santutegiarena baino.

Eraikuntzaren ataria nafar gotikoaren aberatsenetakoa da. Tenpluaren barnealdean hainbat gauza dira miresteko modukoak: zilarrezko kaliz esmalteduna, XVIII. mendeko pulpitu barrokoa eta 1774ko aulkiteria rococoa. Burdinsare gotiko ederraren atzealdean, Ama Birjinaren tailu ederra dago, zilarrean bildua, 1190ekoa, armarri esmaltedunak ditu eta dominak baxuerliebean. Nafarroako eskultura erromanikoaren irudirik eder eta zaharrenetakoa da. Aldamenean, beira-arasa batean, hantxe dago XIV. mendean santutegia gotortu zuen erregearen bihotza, Karlos II.a "Gaiztoa"-ren bihotza, alegia. Bere etsai frantsesek jarri zioten goititzen hori eta esaten da Gaztelako eta Frantziako errege-erreginak hiltzen saiatu zela.

Bisitaren ondotik, izanen duzu zer jan: almendra garrapiñatuak eta artzain-apurrak, ogiarekin, ura, gatza eta ardi-bilkorrarekin egindakoak.

Herri tradizioak gustuko badituzu, ez galdu apirilaren 25aren ondoko igandean egiten den erromeria: horrela, Tafalla, Erriberri, Pitillas eta inguruko beste herri batzuetako erromesak tunika eta mozorro beltzaz jantzita joaten dira; kateak eramaten dituzte arrastaka eta gurutze astunak soin gainean.

[+ ikusi fitxa osoa]

Ba al zenekien...?

  • Espainiako Herri Ederrenen Elkartearen barruan dago Uxue.
  • Tafallako eta inguruko herrietako biztanleek asko maite dute Uxueko Andre Maria eta Nafarroa osoko Andre Mariaren erromeria zahar eta hunkigarrienetako bat ospatzen dute haren omenez.

Kokapena

Nola iritsi eta mugitu

Salir de Pamplona por la AP-15 dirección Imarcoain/Zaragoza/Madrid hasta la salida 56A Tafalla Norte y enlazar con la N-121. Tras atravesar Tafalla, enlazar con la NA-132 hasta San Martín de Unx. Pasar esta localidad y a unos metros tomar el desvío a la derecha por la revirada NA-5310 hasta Ujué.

Nabarmendutako ekitaldiak

. Artzain-apurren Festa

(iraila)

. Erromeriak Uxuera

Bisita gidatua

Deskripzioa: visita a la localidad y al Santuario-Fortaleza.

Bisitaren prezioa: consultar.

Enpresa kudeatzailea:

Zerbitzuak

  • Aire zabaleko kirol esparrua
  • Askaldegi
  • Haur-parkea
  • Jatetxe / kafetegiak
  • Osasun-zerbitzua
  • Ostatu
  • Pilotalekua
  • Taberna

Ordutegi, data eta prezio orientagarriak. Entitate arduradunarekin baieztatzea aholkatzen da

Informazio praktikoa