

Foruen plaza

Ebro gaineko zubia

Decanal jauregia





Herria: TUDELA (31500)
Zonaldea: Erribera
Esteka interesgarriak:
Udal informazioa: Biztanleria, hedadura...
Nafarroako hegoaldean, Bardeako bazter idor ikaragarrien eta Erriberako baratzaren berde-minaren artean, Tutera dago, Nafarroako bigarren hiria luze zabalerari eta garrantziari begira.
802 urtean, Errege Al Hakan I.aren agintealdian, Amrus ibn Yusuf al-Muwalad-ek sortua, Espainiako eta Europako hiririk garrantzitsuenetakoa da musulman jatorria dutenen artean.
Hartan elkarrekin bizi izan ziren 400 urtetik gora musulmanak, judutarrak eta mozarabiarrak. Kulturan halako aire mestizoa eman zioten hiriari eta hori ederki islatua dago bere eraikin ederretan.
Zu ere horren lekuko izanen zara Tuterako kalexka bihurrietan, pasabideetan, harresietan eta talaietan ibiltzean. Izan ere, oinez ikusteko hiria da Tutera eta, zure ibilian, historiaz gain, mahai ona ere aurkituko duzu eta, bereziki, Erriberako barazki goxo-goxoak.
Zerbitzuak
Zure txanda da: esaguzu zer pentsatzen duzun
Sartu hemen zure iritziak, argazkiak eta bideoak