Antolatu bidaia

Torres del Río

Camino de Santiago
Herriak

Multimedia

Iglesia del Sto. Sepulcro

Eguraldia

Iglesia del Sto. Sepulcro
Donejakue bidean bertan, Los Arcos eta Viana herrien arteko bide erdian, muino baten eta sakan baten artean dago kokatua Torres del Río.

Karrika mehar eta aldapatsuak dituen herri ederra, armarri galantak agertzen dituzten etxetzar barrokoen erakusgarri. San Andres elizak, lehenagoko baten gainean altxatutako eraikin gotiko-errenazimentuzkoak, bere gainetik zainduta.

Herriaren beheko aldean, etxe bilduen artean gorderik, XII. mendeko arkitektura-altxor bat daukagu, erromaniko estilokoa: Hilobi Santuaren eliza, bere oin oktogonalari esker Jerusalemgo basilika oroitarazten diguna, Donejakue bideari lotua izan da betidanik. Kalifa jatorriko izar itxuradun ganga berezia dauka.

Irailaren erdialdean ospatzen dira herriko bestak.

Kokapena

Nola iritsi eta mugitu

salir de Pamplona por la A-12 dirección Logroño hasta la salida de Los Arcos/Sesma/Lodosa. Continuar por la NA-1110 hasta la localidad.

Wifi gunea: en la biblioteca (948 648 126) y en la sociedad (948 648 410).

Zerbitzuak

  • Bankua
  • Haur-parkea
  • Interneta
  • Jatetxe / kafetegiak
  • Kutxazain automatikoa
  • Osasun-zerbitzua
  • Ostatu
  • Pilotalekua
  • Supermerkatua / denda
  • Taberna

Ordutegi, data eta prezio orientagarriak. Entitate arduradunarekin baieztatzea aholkatzen da

Informazio praktikoa