Antolatu bidaia

Tafalla

Herriak

Eguraldia

Fiestas. Gigantes y cabezudos
Eskualdeko buru eta zerbitzu zentroa, Tafalla Iruñeko hegoaldean dago, hiriburutik 37 kilometrora eta Erriberritik oso hurbil.

Zidakos ibaia haren erditik igaro dela, Erdi Aroko kutsua gordetzen du bere alde altuan eta aire modernoagoa erdialdean, dendak eta zerbitzuak han direlako.

Plaza tafallarren bilgune dugu, eta gertakari nagusien eszenatoki. Hango iturri orijinala ia hiriaren sinboloa da.

Tradizioak dioena egia esatera, Tubal, penintsulako lehen biztanlea, izan zen haren fundatzaile. Honek izena ematen die herriko kale bati zein ospe handieneko jatetxeari. Alde zaharreko karrika meharrak, harrizko etxeez inguraturik, herriaren patrimonio osoa deskubritzeko gonbite ederrak dira.

Nabarmendu beharrekoak dira ehunka urte dituzten jauregietako aurrealdean dauden hogeita hamar jauregi-armarriak baino gehiago, Feriako markesarena, kasu, edota Mencos izenekoa, Errekoleten komentuari arku ezagun batez atxikia.

Santa Maria eliza, Juan de Anchietaren erretaula barnean duena, erromanismoaren obra gorenetakoa, eta harresi zaharraren nahiz jauregi zaharraren aztarnak dira, azkenik, hiriaren patrimonio-obrak.

Ostiralero egiten den azokaz gain, hiriak, XV. mendetik, otsailaren 9an ganadu feria antolatzen du, Nafarroako jendetsuenetakoak. Urriaren 25ean beste ganadu-feria bat egiten da.
 
Tafallarrak erromerian joaten dira Uxueraino San Markos (apirilaren 25ean) egunaren ondorengo igandean.
 
Hiria ezagutzeko, beste data ezinbesteko bat, herriko jaiak dira, abuztuan ospatzen direnak eta entzierroengatik eta zezenketetatik sona handikoak. Tafalla, gainera, ezaguna da " El Caserío" izeneko gozokiak bertan egiten direlako.

Ba al zenekien...?

Existen 5 paseos señalizados por Tafalla. Descárgatelos aquí.

Kokapena

Wifi gunea: en la biblioteca pública 948 703 933

Nabarmendutako ekitaldiak

. Tafallako feriak (otsaila eta urria).

Bisita gidatua

Deskripzioa:

  • Visitas teatralizadas en Semana Santa
  • Visitas durante todo el año (concertadas con antelación): recorren los rincones más emblemáticos de la ciudad, como son la Plaza de Navarra, Plaza de los Auroros, Calle Misericordia, Patio Iribas, Palacio de los Mariscales y Casa de las Rejas, además de hacer especial hincapié en las Iglesias de Santa María y San Pedro, con sus destacados retablos renacentistas.

Enpresa kudeatzailea: Guiarte Servicios Turísticos 948 741 273

Zerbitzuak

  • Aire zabaleko kirol esparrua
  • Antzerkia
  • Askaldegi
  • Bankua
  • Bisita gidatuak
  • Botika
  • Diskoteka
  • Esparru termoludikoa
  • Gasolindegia
  • Haur-parkea
  • Igerilekua
  • Interneta
  • Jatetxe / kafetegiak
  • Kiroldegia
  • Kutxazain automatikoa
  • Osasun-etxea
  • Osasun-zerbitzua
  • Ostatu
  • Pilotalekua
  • Saltoki-gunea
  • Supermerkatua / denda
  • Taberna
  • Zinema

Oharrak

Nola iritsi eta mugitu

Salir de Pamplona por la AP-15 dirección Imarcoain/Zaragoza/Madrid hasta la salida 56A Tafalla Norte y enlazar con la N-121 hasta la localidad.

Ordutegi, data eta prezio orientagarriak. Entitate arduradunarekin baieztatzea aholkatzen da

Informazio praktikoa