

Sangüesa







Herria: SANGÜESA (31400)
Zonaldea: Erdialdea
Esteka interesgarriak:
E-posta: sanguesa@sanguesa.es
Udal informazioa: Biztanleria, hedadura...
Mugaldeko hiria, Donejakueri lotua, monumentala, Zangoza aldi berean da Mendialdea eta Erribera, bere osoan ikusteko hiria, gustura bizitzeko hiria, alegia.
Iruñetik 44 kilometrora kokatua -eta 5.000 bizilagun pasatxo-, Donejakue bideak ospea eman dio Nafarroako ekialdean dagoen Erdialdeko hiri garrantzitsuenari eta arkitekturako bitxi preziatu batek ere bai: Andre Mariaren elizako atariak, erromanikoaren gailurra eta monumentu nazionala baita.
Eraikin zibil, eliza eta komentu interesgarriek garai bateko distira ekartzen digute gogora eta, alde horretatik, bere tradizioei lotuta bizi den hiria agerraraziko digute. Hemen egiten da urtero, urtarrilaren 6an, Errege Magoen Auto Sakramentala, Espainian mantendu diren bostetako bat.
Ibili Zangozako "rua" zaharretan eta pausatu begirada bere eraikin ederretan; parte hartu Erdi Aroko bere tradizioetan eta dastatu "potxak", hemengo babarrun ezagunak, alegia.
Zerbitzuak
Zure txanda da: esaguzu zer pentsatzen duzun
Sartu hemen zure iritziak, argazkiak eta bideoak