Antolatu bidaia

Orreaga/Roncesvalles

Camino de Santiago
Herriak

Meteorologia

Orreaga
Karlomagnoren porrota handiak eta Donejakue bideak egin zuten gogoangarri Orreaga, hots, ibiltarien eta erromesen aterpea, elezaharren habia eta kulturen topalekua. Kolegiata Ibañetako mendatearen berokian eraikia dago eta bere horma sendoek negu gorritik babestuko zaituzte eta, aldi berean, batailaz zein mitoz beteriko mundura eramanen dute zure gogoa.

Historiak eta elezaharrak bat egiten duten pasabidea da Orreaga, Nafarroako Pirinioetako oihan ikusgarriz inguratutako leku ederra. Erromes gehienek mila hektarea inguru dituen toki hau aukeratzen dute, Espainiako Donejakue bideari ekiteko.

Erdi Aroko arkitekturaren adibide bikaina da Orreagako Kolegiataren monumentu-multzoa, mitoaren lurraldea esanen genuke. Lehenago, erromesentzako ospitalea izan zen eta han dago errege Antso VII.a Azkarraren hilobia.

Mendebaldeko Pirinioetako mendi tontorrak gorantz hasten diren inguruan, Aurizko ordoki zabaletik hurbil eta Ibañetako mendatearen oinean, hantxe dago zutik Orreaga. Pirinioetako pasabide naturala da eta hantxe gertatu zen, hain zuzen ere, Orreagako Bataila (778), hots, frankoen armadaren porrotik mingarrienetako bat. Batailan hilik gertatu zen Frantziako zaldun hoberena -Errolan- eta Karlomagnok negar egin zuen haren heriotzaren berri jakin zuenean.

Pagadiz, izeidiz eta hariztiz jantzitako inguruan, handi eta dotore agertzen zaigu Orreagako Andre Mariaren Kolegiata. Lehenago, erromesentzako ospitalea izan zen eta, zalantzarik gabe, Donejakue bidearen lekurik ezagunenetakoa da. Egunero, erromesentzako meza ematen da, astelehenetik ostiralera, 20:00etan. Larunbat eta igandeetan, berriz, 19:00etan izaten da.

Kolegiata XII. mendearen eta XIII.aren hasieran eraiki zuten. Sarrerako zelaiak Priore Etxera eta Liburutegi Museora eramanen gaitu eta, gero, ganga murriztuko tunel txiki baten bidez, eraikuntza nagusietara iritsiko gara.

Andre Mariaren kolegio-eliza zaharberritua 1219an sagaratu zuten. Frantziako gotikoari jarraiki egina dago eta XIV. mendeko dorre bat du defentsarako. Aldare nagusian Orreagako Andre Mariaren irudia dago (XIV). Zilarrez estalitako zurezko tailu gotikoa da eta, elezaharraren arabera, mirariz agertu zen. Zehazki, adarretan bi argi zituen orein batek gauez iragarri omen zuen agerpena.

Epistolaren aldetik klaustroan sartuko gara, XVII. mendean eraikia, elurte gaitz batek hasierako klaustro gotikoa bota baitzuen 1600ean. Handik, San Agustin kaperara ailegatuko gara eta horren erdian dago errege Antso VII.a azkarraren hilobia. Horra hor burualdean dauden mazoak eta kateak. Elezaharrak dioenez, erregeak Miramamolin mairuari kendu omen zizkion Navas de Tolosako guduketan (1212). Bataila hori ere elizako beirateetan kontatua dago. Kateak Nafarroako armarrian daude.

Eraikinik zaharrena Izpiritu Santuaren kapera da (XII), estilo erromanikoan egina eta Karlomagnoren siloa ere deitzen zaio. Eraikuntza kripta baten gainean dago eta kripta horrek kanoi-ganga du. Esaten dutenez, Errolanek bere ezpata hantxe iltzatu omen zuen porrotaren ondotik.

Inguru liluragarri honetan badira beste eraikuntza batzuk, esaterako: Donejakue eliza -erromesen eliza ere deitua-, eta eraikin zibilak, ospitale zaharra bezala (1802tik 1807ra eraikia), edo museo-liburutegia, XIX. mendearen bukaerakoa. Azken horretan ikusgai daude Orreagak mendez mende arteari begira gorde dituen altxorretako batzuk, esate baterako, Karlomagnoren xake jokoa. Urrezko filigranaz apaindutako zilarrezko erlikia-ontzi esmalteduna da, Erdi Aroko esmaltegintzaren lanik hoberenetakoa; Altxorraren Ama Birjina; edo zilarrezko ebanjelio-liburu erromanikoa. Han bertan aurkitu daitezke ere Benefiziodunen Etxea (XVIII), hotela bihurtuta, eta Itzandegia deitutako etxea. Azken hori hasierako ospitalea izan zen, bai eta -luzaroan- Ama Birjinaren lehen santutegia ere.

Kolegiata bisitatu ondoren, barneratu pagadi marduletan edo tontor altuenetako bazkalekuetan; edo ibili inguruko ibilbideetan. Horietako bat Zalduako paseoa da (2 km) eta bestea Basajaunberroko oihana (3,9 kilometrokoa). Bietan seinale zuri-berdeak daude eta biak Kolegiataren atzealdean dagoen aparkalekutik abiatzen dira. Seinalerik ez badago ere, aise eginen duzu Kalonjeen ibilbide ederra. 3 kilometro ditu, Itzandegia atzealdetik abiatzen da eta Donejakue bidetik itzuli.

Gainera, ezagutu inguru honek duen balio handietako bat: Idiazabal gazta, ardi esnez egindakoa. Kolegiatako dendan salgai dago, baina huraxe nola egiten den jakin nahi baduzu, bisitatu inguruko gaztandegiak eta ederki erakutsiko dizute.

[+ ikusi fitxa osoa]

Kokapena

Wifi gunea: en los restaurantes: "Casa Sabina" (948 760 012) y "La Posada" (948 760 225).

Nabarmendutako ekitaldiak

. Romerías (maiatza eta ekaina).

. Errolanen Kantuaren irakurraldia (Abuztuaren 15ean).

Bisita gidatua

Deskripzioa: la visita al conjunto monumental de la Real Colegiata incluye claustro, Sala Capitular con la tumba del rey Sancho VII, museo, iglesia de Santiago y Silo de Carlomagno. Duración, 45 minutos aproximadamente.

* Se puede ver de forma individual (o con audioguía) el claustro y la sala capitular.

* Grupos, concertar con antelación.

 

Bisitaren prezioa:

  • Individual: 5 €.
  • Menores de 6 años, gratis.
  • Niños (6 a 12 años): 2,50 €.
  • Reducida (jubilados, estudiantes y familias numerosas): 4 €
  • Visita de forma individual, sólo Claustro y Sala Capitular, 2,50 €.

Enpresa kudeatzailea: Auria Orreaga, 948 790 480; auriaorreaga@gmail.com.

Ordutegia - Todo el año:

  • Se realizan en función de la demanda durante el horario de apertura de la taquilla, ver horarios en Museo de Roncesvalles
  • Concertar en la taquilla con una antelación de al menos una hora y media antes del cierre de la misma (tanto a la mañana como a la tarde).
  • Grupos, concertar con antelación por teléfono o email.

Zerbitzuak

  • Askaldegi
  • Bisita gidatuak
  • Interneta
  • Jatetxe / kafetegiak
  • Ostatu
  • Taberna
  • Turismo bulegoa

Nola iritsi eta mugitu

Salir de Pamplona por la carretera de Huarte y enlazar con la PA-30 dirección Francia hasta el desvío a la derecha por la N-135 hacia Zubiri. Preste atención al citado cruce para no despistarse. Continuar después por dicha nacional sin desviarse hasta Orreaga/Roncesvalles.

Ordutegi, data eta prezio orientagarriak. Entitate arduradunarekin baieztatzea aholkatzen da

Informazio praktikoa