Antolatu bidaia

Olite

Herriak

Multimedia

Olite gaztelu
Castillo de Olite. Torre y viñedos
Mercado medieval
Vídeo Olite
Argazki guztiak ikusi

Meteorologia

Olite gaztelu
Gaztelu-jauregiaren irudi lerden eta orekatuaren mendean dago Erriberri, hots, Nafarroako erdigune geografikoan kokaturiko hiri txikia, Iruñetik 42 kilometro hegoaldera.

Erdi Aroan errege-erreginen egoitza izanik, jauregiko horma sendoak eta almenadun dorreak errege-erreginen eta printzesen ostatu izan ziren. 1925ean monumentu nazionala deklaratua, Nafarroako gotiko zibilaren adibiderik nabarmenetakoa da, bai eta Europako garrantzitsuenetakoa ere.

Erriberriko karrika meharretan ibiltzeak aukera emanen dizu harrizko etxe nobleen gerizpean paseatzeko, armarriz eta teilatu-hegats ikusgarriz oparo jantzitakoak; Erdi Aroko galeriak eta eliza ederrak ikusiko dituzu, bai eta erromatarren garaiko harresiak ere.

Era berean, Mediterraneoko klimak ardoaren hiriburu egin du Erriberri. Zatoz bere upeltegietara eta dastatu bere ardoak. Utzi zure irudimena dantzan eta multzoak, bere osoan, behinolako garaira eramanen zaitu: torneoak, errege-erreginak eta printzesak, aztiak eta juglareak, belatz-zainak eta arkulariak. Denak, urtero, hirira itzultzen baitira abuztuan, Erdi Aroko festak ospatzeko.

Udan ere, hiriak bere baitan hartzen du Erriberriko Antzerki Klasikoaren Jaialdia.

Urrunxkotik hasiko zara Erriberriko jauregiko dorre dotore eta bitxiak ikusten, arbelezko teilatuak koroatuak. 3.000 biztanle pasatxo dituen hiri txikia da Erriberri, mendien eta lurralde lauaren artean kokatua, Iruñetik 40 kilometro hegoaldera.

Badira erromatarren arkeologia arrastoak, I. mendekoak. Baina, Suintila errege godoari egotzi zaio Erriberriren sorrera, 621. urtean. Nafarroako errege Gartzia Ramirezek lehen forua eman zion hiriari eta, bere aldetik, Teobaldo II.ak urtero feriak egiteko baimena eman zion 1276an. Urte horretatik aitzinera ere, Erriberrin Gorteak bildu ziren.

Errege-erreginen egoitza izan zen Erdi Aroan eta Karlos III.a Prestuaren bizitoki kutuna (1337-1425). Errege horrek luxuzko jauregia eduki nahi zuen eta, hartara, animalia exotikoak eraman zituen -jirafak, lehoiak edo bufaloak- eta lorategi tropikal ikusgarriak eginarazi zituen hormetan.

Urrutiko garai hartan izan zuen distiraren lekuko, Errege-erreginen Jauregia iritsi zaigu, Erdi Aroko hirigunearen herena hartzen duena. Egia esan, elkarren ondoan eraikitako bi jauregi dira. Jauregi "zaharrean" (XII-XIII), gaur egun Turismo Paradorea dago, baina soilik hormek eta dorrek diraute zutik.

Aldiz, jauregi "berria (XIV-XV) Frantziako gotiko zibilaren adibide bikaina da. Patio zabalak barnealdera eramanen zaitu eta badago jauregia gidari bidez bisitatzeko aukera. Dorre guztien artean, "Ochavada" deitutakoa da bitxiena: bere behatoki estuan zabiltzanean, maitagarrien gazteluan zaudela irudituko zaizu. Alderik ospelenean, arrautza erraldoi gisako bat aurkituko duzu. Izotzaren putzua zen eta elurra pilatzen zuten han, elikagaiak gordetzeko. 1813an, suak jauregia goitik behera erraustu zuen, eta gaur egungo itxura zor zaio 1937an egindako zaharberritzeari.

Baina Erriberri osoa da ikusgarria eta ez soilik bere jauregi ederra. Hirian barna zabiltzala, etxe nobleak ikusiko dituzu, armarri bikainak, erromatarren harresiak, arku gotikoek zeharkatutako "rua" edo karrikak eta Andre Mariarena bezalako elizak (XIII).

Torre del Chapitel portalearen bidez Karlos III.a plazara iritsiko zara eta han Udaletxea dago, 1950ean eraikia, etxe noblearen gisara. Plazan bertan, Erdi Aroko bi galeria daude lurpean (XIV), bai eta taberna eta terraza zenbait ere.

Karrika Nagusian San Pedro eliza bisitatzeko aukera izanen duzu, estilo erromanikoan hasia eta barroko garaian handitua. Baina gainontzeko kaleak ere ikusgarriak dira, eta tarteka Errenazimenduko eta barroko garaiko jauregiak daude, Arradako Markesarena bezalakoa.

Hiriaren arte ondarearen osagarri, San Frantzisko eta Santa Engraziako monasterioak daude harresiz kanpo, XVIII. mendean berreraikia bat eta zaharberritua bestea, hurrenez hurren.

Hiria Erdi Aroan nolakoa izan zen irudikatzeko une aproposa izaten da abuztuan egiten diren Erdi Aroko festak. Hiria merkatariz, artisauz, titiriteroz, trobalariz, apezez, arkulariz, belatz-zainez eta malabaristez betetzen da. Den-denek beren produktuak eta ikuskizunak eskaintzen dizkiete bisitariei; erregeen eta printzesen desfileak egiten dira eta zaldunen arteko torneoak ere bai. Era berean, badaude Erdi Aroko bazkari eta afariak, garai hartako arropekin jantzita dauden ostalariek lurrezko ontzietan zerbitzatutakoak.

Erriberriko kultur eskaintzaren osagarri, uda oparoa gertatzen da Cultur programari esker eta, batez ere, Antzerki Klasikoaren jaialdiari esker. Emanaldiak kalean eta atari zabaleko agertokietan izaten dira.

Hirira eginen dugun bisita borobiltzeko, hirian bertan eta inguruetan dauden upeltegi eta kooperatiba ugarietako ardoa dastatu beharko dugu. Erriberriko ardoen ospea -ongi merezitako ospea- probatzeko aukera izanen duzu eta sorta ederra dago zinez: ardo gorriak, beltzak, gazteak, onduak, erreserbakoak eta erreserba handikoak, den-denak Nafarroa Jatorrizko Deiturari atxikiak. Halaber, ardoak dastatzeko parada izanen duzu Mahats-bilketaren Festan (irailaren lehen hamabostaldian) eta, ardoari buruz gehiago jakin nahi baduzu, bisitatu Mahastiaren eta Ardoaren Erakusketa Zentroa, Teobaldos plazan kokatua.

[+ ikusi fitxa osoa]

Kokapena

Wifi gunea: 

Biblioteca pública 948 740 772 y Bar Katixa (Rua Mirapies).

Nabarmendutako ekitaldiak

Fiestas Medievales (abuztua).

. Fiesta de la Vendimia (iraila).

Bisita gidatua

Deskripzioa: visitas al Palacio Real, visitas familiares, visitas tetralizadas, visitas Palacio y casco antiguo, visita "Los Secretos de Olite". También disponen de audioguía.

Bisitaren prezioa: consultar.

Enpresa kudeatzailea: Guiarte Servicios Turísticos 948 741 273.

Zerbitzuak

  • Aire zabaleko kirol esparrua
  • Askaldegi
  • Bankua
  • Bisita gidatuak
  • Botika
  • Gasolindegia
  • Haur-parkea
  • Igerilekua
  • Interneta
  • Jatetxe / kafetegiak
  • Kiroldegia
  • Kutxazain automatikoa
  • Osasun-etxea
  • Osasun-zerbitzua
  • Ostatu
  • Pilotalekua
  • Supermerkatua / denda
  • Taberna
  • Turismo bulegoa

Oharrak

Nola iritsi eta mugitu

Salir de Pamplona por la AP-15 dirección Imarcoain/Zaragoza/Madrid hasta la salida 50 (Tafalla/Olite/Tudela/Zaragoza/Madrid). Continuar por la N-121 dirección Zaragoza/Madrid hasta pasar la gasolinera y entonces, tomar el desvío a la izquierda que por la NA-6620 lleva hasta Olite.

Ordutegi, data eta prezio orientagarriak. Entitate arduradunarekin baieztatzea aholkatzen da