Antolatu bidaia

Ochagavía

Herriak

Eguraldia

Ochagavía
Otsagabia argazki ezin hobea da, beti ongi ateratzen den horietakoa; berdin dio zer egun den, berdin dio nolako argitasuna dagoen. Nafarroako Pirinioetako postala da, hau da, karrika harriztatuak, teilatu pikoak dituzten etxe zainduak eta Erdi Aroko zubi zaharra duen erreka.

Harrizko elizatik gora dorre sendo eta dotorea ateratzen da, argazkiaren horizontaltasuna hausten duena.

Irudiaren osagarri, hortxe daude gailur garaiak eta oihan sakonak, bai eta Muskildako Ama Birjinaren ohoretan egiten diren aspaldi-aspaldiko dantzak ere.

Otsagabia 764 metrotan dago Zaraitzuko iparraldeko mutur-muturrean, Nafarroako ipar-ekialdean. Zaraitzu Pirinioetako ibarra da, eta Otsagabia gailur garaiz eta pagadiz nahiz pinudi gorriz inguraturik dago. Azken finean, nafar Pirinioetako herririk ederrenetakoa da bai bere etxeen arkitekturagatik bai Zatoia eta Anduña erreken elkargunean egoteagatik. Leku horretatik aurrera, ibaiari Zaraitzu deitzen zaio.

Historia zertzelada zenbait

XI. mendekoak dira Otsagabiari buruzko lehen aipamen idatziak. Beti izan zen Zaraitzuko herririk jendetsuena eta, horregatik izan da ibar horretako "hiriburua". Dena den, gaur egun Ezkaroze da hiriburua.

XVIII. mendearen akaberan, frantsesek lur hauek guztiak larrutu zituzten, penintsulan sartu ziren eraso haietako batean. Dena den, herria berreraiki eta XIX. mendeak baretasuna ekarri zuen behin betiko.

Pirinioetako arkitektura

Otsagabiari darion xarma hein handian zor zaio herriak bere Erdi Aroko zubiarekin eskaintzen duen irudiari. Irudi horretako karrikak meharrak eta harriztatuak dira eta etxe zainduak txukun lerrokatuak daude Anduña errekaren inguruan.

Etxeak harrizkoak dira, teilatu pikoak dituzte, hiru edo laun isurialdekoak, eta ateburuak eta balkoiak landuak daude. Etxeen artean, Urrutia, Iriarte eta Donamaria izeneko jauregiak nabarmenduko ditugu, hirurak Erdi Arokoak. Halaber, badira XVIII. eta XIX. mendeetako armarridun etxeak.

Arkitektura erlijiosoari dagokionez, San Joan Ebanjelariaren eliza azpimarratu behar da, Erdi Aroko arrastoak dituen XVI. eta XVII. mendeetako eliza, alegia. Kanpoaldean, tenpluak kontserbatu du Zaraitzuko eraikuntzek XX. mendearen hasiera arte izan zuten ohiko teilatua, oholez egindakoa. Barnealdean badira errenazimendu eta barroko garaietako hainbat erretaula.

Muskildako Ama Birjinaren santutegia ere eraikuntza interesgarria da, hots, XII. mendeko baseliza erromanikoa, Otsagabitik lau kilometrora mendixka batean eraikia.

Usadioak

Pirinioetako Nafarroak badu harribitxi bat, zaraitzuarrek belaunaldiz belaunaldi gordetzen jakin dutena: Otsagabiko dantzak, aspaldi-aspaldikoak. Aukera paregabea da herria irailaren 8ean bisitatzeko. Egun horretan erromeria egiten da Muskildako baselizara.

Zortzi dantzariz osatutako taldeak bi makil-dantza eta jota dantza bat dantzatzen ditu, Ama Birjina prozesioan atera baino lehen. Dantzariak jantzi tipikoak dituzte soinean eta "Bobo" esaten dioten arlekin dantzariak gidatzen ditu. Azken horren jantzia gorri-berdea da. Ikuskizun eder horrek bisitari ugari erakartzen ditu.

Kirola Otsagabiko inguruetan

Otsagabiko inguruetan kirola egin nahi baduzu, zorionak. Negu garaian, Abodi-Zaraitzuko iraupen eskiko pistek aukera emanen dizute Iratiko oihanaren bihotzean barneratzeko. Pistetan sartzeko eraikina Pikatuako aduana zaharrean dago, Larrauko errepidean, Otsagabitik 13,5 kilometrora. Lau ibilbide dituzu aukeran eta, guztira, 30 kilometro, elurraren egoeraren arabera, eta zailtasun handi-txikikoak.

Ori mendia da (2.021) Zaraitzuko mendirik adierazgarriena. Aisa iritsiko gara kaskoraino eta goi hartatik sekulako ikuspegia dago. Horrela, ordu labur bat beharko dugu Larrauko gainean dagoen aparkalekutik abiatuta eta ikuspegiak zoragarriak dira benetan Iratiko oihanera eta hurbil dauden gailurretara.

Halaber, bidexka batzuetan ibiltzeko aukera izanen duzu: "Irati eta Muskildako bide zaharra", "Otsateko zintzurra", "Otsagabia-Udi-Jaurrieta-Ezkaroze" edo "Otsagabia-Izaba". Iratiko oihan pistez gozatu nahi baduzu, hartu zure mendiko bizikleta eta erabaki zure ibilbidea.

Otsagabian badago turismo bulegoa eta han azalpen zehatzak emanen dizkizute egin daitezkeen ibilbideez. Eraikin berean Naturaren Interpretazio Zentroa dago. Zentro horrek informazioa ematen du Zaraitzuko bizitzaz eta naturaz eta, bereziki, Iratiko oihan handiaz. Herritik bertatik, 23 kilometroko errepideak barneratuko zaitu pagadiz eta izeidiz oparo jantzitako paradisuan, Abodi mendia zeharkatu ondoren.

Gastronomia

Ez utzi alde batera herriak -eta ibar osoak- gastronomian duen eskaintza goxo-goxoa. Dastatu ogi artzain-apurrak, artzainen janaria. Hona osagaiak: ogi zaharra, bilgorra edo koipea eta ziztorra. Zartaginean egin behar da. Dastatu txahalkia eta arkumea, edo Nafarroako amuarraina urdai azpikoarekin frijitua.

Beste aukera zizen eskutik dator, udaberriko perretxikoak eta udazkeneko onddoak bezala, edo ehizatik datozen jakiak: oreina, basurdea edo usoa. Bukatzeko, mamia edo Erronkari Jatorrizko Deitura duen gazta. Ondotik, Nafarroako patxarana, oso digerigarria.
[+ ikusi fitxa osoa]

Kokapena

Nola iritsi eta mugitu

salir de Pamplona por la AP-15 dirección Imarcoain hasta la salida 82 hacia Noain/Sangüesa/Huesca que enlaza con la A-21. Continuar por la autovía hasta enlazar con la NA-150 hasta llegar al cruce de Lumbier. Tomar entonces la NA-178 hasta llegar a Ezcároz y continuar por la NA-140 hasta Ochagavía.

Nabarmendutako ekitaldiak

. Oripean (abuztua).

. Irati Xtrem (ekaina).

. Otsagabia bosten (utsaila).

 

Bisita gidatua

Deskripzioa: recorrido por el pueblo disfrutando de sus calles empedradas, casas, portaladas, escudo del Valle de Salazar... etc., descubriendo su historia y visita a la Iglesia San Juan Evangelista para ver el magnífico retablo renacentista. Duración aprox. 1 hora y 30 minutos.

Bisitaren prezioa: 1€ adulto.

Enpresa kudeatzailea: Oficina de Turismo de Ochagavía (948 890 641).

Zerbitzuak

  • Aire zabaleko kirol esparrua
  • Askaldegi
  • Bainu esparrua
  • Bankua
  • Bisita gidatuak
  • Botika
  • Haur-parkea
  • Igerilekua
  • Interneta
  • Jatetxe / kafetegiak
  • Kiroldegia
  • Kutxazain automatikoa
  • Osasun-etxea
  • Osasun-zerbitzua
  • Ostatu
  • Pilotalekua
  • Supermerkatua / denda
  • Taberna
  • Turismo bulegoa

Oharrak

Ordutegi, data eta prezio orientagarriak. Entitate arduradunarekin baieztatzea aholkatzen da

Informazio praktikoa