Antolatu bidaia

Obanos

Camino de Santiago
Herriak

Multimedia

Obanos eliza
Misterio de Obanos
Misterio de Obanos
Reliquia de S. Guillén

Eguraldia

Obanos eliza
"San Gilenek, suminak piztua, azken aldiz eskatu zion bere arreba Santa Feliziari Obanos herriko lurretatik alde egiteko. Feliziak, ordea, uko egin eta, orduan, Akitaniako dukeak, kolera gorriak hartuta..."

Lerro horiek Obanosko Misterioari dagozkio, hau da, herri horretan bi urtez behin antzezten den herri elezaharrari. Donejakue bideari lotutako istorioa da eta interes turistiko nazionaleko festa ere bai.

Gainera, liluratu eginen zaitu herri horretako arkitektura zibilak eta erlijiosoak duten xarmak. Horren lekuko Arnotegiko Ama Birjinaren basilika edo San Salbatore eliza. Baseliza horren inguruan sortu dira Donejakue bideari lotutako hainbat teoria.

Obanos Nafarroako Erdialdeko lautada batean dago. Lehorreko nekazaritza sailez inguratua eta Jakatik datorren Donejakue bideak zeharkatua dago. Bideak Gareserantz segitu eta han Orreagatik datorren ibilbidearekin elkartzen da.

Historia zertzelada zenbait

Iraganari begira, Obanos koroaren jaurerria izan zen. Leireko monasterioak XI. mendetik aurrera, Iratxekoak XII. mendetik aurrera eta Jerusalemgo San Joandar anaiek XIII. mendetik aitzinera, lurrak izan zituzten Obanosen.

XIII. mendean, herria erregetzaren abusuen kontrako ikurra izan zen, Infantzoien Juntaren egoitza izan baitzen. Erresumako noble gehienak junta horretan sarturik zeuden errege-erreginen gehiegikeriei aurre egiteko. Fernando Katolikoak Nafarroa konkistatu eta gero (1512), herriak hiribildu izaten segitu zuen Izarbeibarra izeneko eskualdean.

Donejakue bideari dagokionez, Obanosek ospitale bat izan zuen erromesei laguntzeko. Hori Donejakue bidearen goialdian izan zen. Gaur egun, aterpetxe bat dago.

Arkitektura

Obanos San Gillermo plazaren eta Foruen plazaren inguruan egituratua dago. Ederra da arkitektura zibila. Harrizko edo adreiluzko etxe handiak daude eta batzuek arkuak dituzte goiko solairuan.

Eraikuntza nagusietako bat Muzki etxea da, XVII. mendearen lehen erdikoa. Teilatu-hegal irtena du eta erdi-puntuko atea, eta leihoak alde banatan. Beste etxe interesgarri batzuk dira Tximonko etxea, Zildotz etxea edo erromesen ospitale zaharra, non Obanosko Misterioaren antzezpeneko 1.056 jantziak gordeta dauden.

Eraikin erlijiosoei dagokienez, hau guztia nabarmenduko dugu: estilo neogotikoan egindako San Joan Bataiatzailearen eliza, Arnotegiko Andre Mariaren basilika, Obanostik bi kilometro eta erdira, bai eta San Salbatore baseliza ere. Teoria batzuen arabera, baseliza horretan elkartzen ziren Frantziako Bidearen bi adarrak.

Obanosko Misterioa

Erdi Aroko elezaharrak kontatzen du Akitaniako San Gilen duke gazteak bere arreba Santa Feliziarekin batera Santiagorantz hasi zuen bidaia. Obanosera iristean, neskak hantxe gelditzea erabaki zuen lur horiek zeharkatzen zituzten erromesei laguntzeko. San Gilenek, ordea, ez zuen arrebaren jokaera ontzat jo eta, jeloskor eta sumindurik, saiatu zen arreba handik eramaten. Ez zuen konbentzitu eta, kolera gorriak hartuta, Santa Felizia hil zuen. Dukea, tristeziak jota eta barren-barrenetik damuturik, Arnotegiko baselizara joan zen bizitzera, Donejakue bidea penaz eta dolorez egin ondoren.

Istorio hura erlijiozko antzerkia izatera iritsi zen 1965ean, bere egile Santos Beguiristain apez jaunak gidaturik. Alegoria izaerako antzezpen hori bi urtez behin ematen da gaur egun, uztailean, Foruen plazan, eta 600etik gora lagunek parte hartzen dute. Obanosko Misterioa esaten zaio eta interes turistiko nazionaleko festa izendatua dago.

[+ ikusi fitxa osoa]

Kokapena

Nola iritsi eta mugitu

Salir de Pamplona por Zizur y tomar la A-12 dirección Logroño hasta la salida 18 Puente la Reina/Obanos. Seguir por la NA-601 dirección Campanas.

Wifi gunea: 

biblioteca

Zerbitzuak

  • Aire zabaleko kirol esparrua
  • Askaldegi
  • Bankua
  • Bisita gidatuak
  • Botika
  • Haur-parkea
  • Igerilekua
  • Interneta
  • Jatetxe / kafetegiak
  • Kutxazain automatikoa
  • Osasun-zerbitzua
  • Ostatu
  • Pilotalekua
  • Supermerkatua / denda
  • Taberna

Ordutegi, data eta prezio orientagarriak. Entitate arduradunarekin baieztatzea aholkatzen da

Informazio praktikoa