Antolatu bidaia

Luzaide/Valcarlos

Camino de Santiago
Herriak

Multimedia

Eguraldia


Lapurrek eta artzainek, gerlariek eta erromesek, mugek eta loturek eratu zuten udalerri horren identitatea. Bere izenak gogorarazten digu lur horietako iragan epikoa, kondairez betea, Karlomani egiten baitio aipamena. Ibarrean, xakean ari zelarik, Frankoen erregeak Errolanen turuta, arrisku hurbila iragartzen zuena, entzun zuen. Halabeharrez, Errolan hil zen Orreagako oihanean. Kondairaren arabera, Karloman itzuli zen soldaduz jantzitako milaka dontzeilaz lagundurik, eta, horrela, musulmanak garaitzea lortu zuen. Neska horiek Luzaiden lokartu, eta, esnatzean, beren lantzak zuhaitz bihurtu zirela ohartu ziren. Beraz, horrela sortu zen "lantzen oihanaren" kondaira. Orreagako gatazkaren (778) gertakizunak Errolanen Kantoriak jaso zituen. Olerki epikoa da hori, bi herrien izenak betiko grabatu zituena.

Donejakue bideak berezko identitatea ematen dio herriari. Hain zuzen ere, Donejakue bideak Pirinioak zeharkatzen ditu hango ibar estu eta malkartsuetan. Mugan eta oihanen eta erreken artean dagoenez, itxurari, gizarteari eta kulturari dagozkien berezko ezaugarriak ditu Luzaidek, mugakideekiko harremanetan ere eragina izan dutenak. Elkarrengandik urrun dauden hainbat auzo txikitan antolaturik dago herria, eta erdigune geografikoa eta funtzionala Elizaldea da. Bertan, hain zuzen, Santiago Apostoluaren eliza dago, Donejakue bide ertzean. XVIII. eta XIX. mende bitartean berreraiki zen, lehengo eliza Konbentzio Gerran hondatu baitzuten. Bestalde, herriaren erdialdean erromesaren monumentua dago, Jorge Oteiza eskultoreak egina. Eskulturak omentzen ditu "Europako bidea" egiten duten erromes guztiak.

Hala ere, Luzaide ospetsua da batez ere Nafarroako dantzarik deigarrienak eta zaharrenak zaindu dituelako: Bolanteen dantzak. Erritmoz beteriko dantza horien urratsek kolorez betetzen dute giroa. Ikuskizun aparta da.

Kokapena

Nabarmendutako ekitaldiak

Nafarroako Interes turistiko jaia:

. Luzaideko "Bolantak"  apirila.

Zerbitzuak

  • Bankua
  • Botika
  • Gasolindegia
  • Haur-parkea
  • Interneta
  • Jatetxe / kafetegiak
  • Kutxazain automatikoa
  • Osasun-etxea
  • Osasun-zerbitzua
  • Ostatu
  • Pilotalekua
  • Saltoki-gunea
  • Supermerkatua / denda
  • Taberna

Ordutegi, data eta prezio orientagarriak. Entitate arduradunarekin baieztatzea aholkatzen da

Informazio praktikoa