Antolatu bidaia

Lesaka

Herriak

Multimedia

Eguraldia


Lesaka Bortziriak izeneko eskualdean dago, Nafarroako ipar-mendebalean, Donostiatik nahiz Frantziako mugatik hagitz hurbil. Herri hau guztiz aldatu da denbora gutxian, nekazari- eta baserri-herri izatetik inguruko industria-gune garrantzitsuenetakora izatera pasatu baita. Halarik ere, honek ez dio batere ebatsi antzinako xarma, ezta XVIII. mendekoak diren ola, irin-errota, sagardoa egiteko lantoki edota zurgindegi zenbait ere. Lan horiek harrezkero herriarendako sos-iturri izan dira, eta hala nabarmentzen da bertako eraikin dotore anitzetan.

Mendiz inguratua eta Onin ugaldea bihotzetik igarota, auzo batzuetan banatzen da Lesaka, eta Tourseko San Martin bere parrokia elizak babestua da. Muino baten gainean tente, Nafarroako eliza monumentalenetakoa da; bertan gotikoak eta barrokoak bat egiten dute katedral tamainako erlijio arkitekturaren adibide bikaina sortzeko. Gainera, bere baitan Carmonako Ama Birjina babesten du, eta interes kulturaleko ondarea izendatu den organo bat.

Bere aldetik, hiribarnea historiaren igarotzearen lekuko da eta tradizioko etxeak gordetzen ditu. Leiho eta ate gotikoak herriko karrika harriztatuetako etxe-aurrealdeen apaingarri. Baina, dudarik gabe, herriko ezaugarri den irudia, ibairen gaineko harrizko zubia da, eta Kaxerna edo Zabaleta dorrea, haren ondoan eraikia. XV. mendeko dorre-etxe eder bat, harri landuzkoa. Herrian barrena Minyurinea bezalako beste leinu-dorre batzuk aurkitzen dira, XIV. mendekoa hura, bertako eraikin zaharrena jotzen dena.

Lesakara hurbiltzeko parada ederra uztailean dago, Iruñean bezalaxe, hemen ere San Fermin jaiak ospatzen baitira. Hango ekitaldi koloretsuenetako bat, Onin ibaiaren ondoko petrilen gainean egiten diren dantza tradizionalak dira.

Agiñako eremu megalitikoa
Naturazaleek Lesakatik hagitz hurbil dagoen Agiñako eremu megalitikoa ikaragarri gozatuko dute. Bertan paisaiak eta historiaurreak bat egiten dute. Tumuluak, trikuharriak eta harrespilak Aita Donostiaren omenez Jorge Oteiza artista handiak eginiko monumentu modernoaren ondo-ondoan. Tokia zinez ederra da paseoan ibiltzeko.

Hiru ibilbide zirkular prestatu dira eremuko ikusgarri guztiekin gozatzeko eta horrela bertako iragana zein usadio zaharra ezagutzeko. Lehenbizikoak Lesaka, tren "txikitoa" eta eremu megalitikoa lotzen ditu eta zonaldeko burdina lortzearen inguruko historia hilezin bilakatzen du. Bigarrenak eta hirugarrenak, euren aldetik, historiaurreko aztarna ugari erakusten dizkigute.

Kokapena

Wifi gunea: en la Casa de Cultura Harriondoa.

Nabarmendutako ekitaldiak

. Inauteriak (zaku zaharrak).

. Udazkeneko Azoka (azaroa).

. Olentzeros (abendua).

Bisita gidatua

Deskripzioa: visitas guiadas por los escenarios de la película "El Guardián invisible". Impresindible reservar con antelación.

Bisitaren prezioa: 6€

Enpresa kudeatzailea: 652 162 103

Zerbitzuak

  • Aire zabaleko kirol esparrua
  • Antzerkia
  • Askaldegi
  • Bainu esparrua
  • Bankua
  • Botika
  • Esparru termoludikoa
  • Gasolindegia
  • Haur-parkea
  • Igerilekua
  • Interneta
  • Jatetxe / kafetegiak
  • Kiroldegia
  • Kutxazain automatikoa
  • Osasun-etxea
  • Osasun-zerbitzua
  • Ostatu
  • Pilotalekua
  • Supermerkatua / denda
  • Taberna
  • Turismo bulegoa

Ordutegi, data eta prezio orientagarriak. Entitate arduradunarekin baieztatzea aholkatzen da

Informazio praktikoa