Antolatu bidaia

Lekunberri

Herriak

Multimedia

Lekunberri
Vía Verde del Plazaola
Vía Verde del Plazaola

Meteorologia

Lekunberri
Iruñaren eta Donostiaren artean, Larraun erdian eta Aralar mendiaren magalean dago Lekunberri, zinez herri ederra.

Etxeak ordoki batean daude, San Joan Bataiatzailearen XIV. mendeko parrokia progotikoaren inguruan bildurik. Herrigunean herri arkitekturako etxe handiak daude, harlanduz egindako hormak, erdi-puntuko ateak eta leihoburuak dituztenak.

Plazaolaren geltokian turismo bulegoa dago, eta gogorarazten digu herri horretatik Plazaolaren Natur Bidea pasatzen dela, Iruña eta Donostia lotzen zituen trenbide zaharraren bidea berreskuratu duena.

Barruti horretan hartzen da Aralarko San Migel santutegira joaten duen errepidea. Bazter ederrak daude inguruan, eta barnean XII. mendeko erretaula erromanikoa dago, Europako esmalte-lan nagusienetariko bat.

Halaber, Aralar mendiko bazter ezkutuak ezagutu nahi izanez gero, ondoan dagoen Astizko Mendukilo haitzulora joatea da aukerarik onena.

Pilar jaiarekin batera, herriko zaindariaren jaiak ospatzen dira Lekunberrin. Bost egunetan alaitasunez eta herri ohiturez betetzen da herria. Gaitaren eta txistuaren doinuekin batera dantzatzen dira dantzariak, eta antzinako lanbideak jostatze giroan berpizten dira herri kirolen erakustaldietan.

Kokapena

Wifi gunea: en la casa de cultura, Mitxausenea, en la Estación del Plazaola y en la Kantina del Plazaola.

Nabarmendutako ekitaldiak

. Carnavales (otsaila)

. Legua de Lekunberri (martxoa) 

. Ardoaren eguna (urria)

. Mikologia egun(urria)

Zerbitzuak

  • Aire zabaleko kirol esparrua
  • Askaldegi
  • Bankua
  • Botika
  • Gasolindegia
  • Haur-parkea
  • Igerilekua
  • Interneta
  • Jatetxe / kafetegiak
  • Kiroldegia
  • Kutxazain automatikoa
  • Osasun-zerbitzua
  • Ostatu
  • Pilotalekua
  • Supermerkatua / denda
  • Taberna
  • Turismo bulegoa

Nola iritsi eta mugitu

salir de Pamplona por Berriozar dirección Vitoria/San Sebastián y tomar la A-15 hasta la salida 124 dirección San Sebastián. Girar a la izquierda por la NA-1300 y entrar en Lekunberri.

Ordutegi, data eta prezio orientagarriak. Entitate arduradunarekin baieztatzea aholkatzen da

Informazio praktikoa