Antolatu bidaia

Etxalar

Herriak

Multimedia

Etxalar
Estelas ante la iglesia

Eguraldia

Etxalar
Mendi eta belar soro gozoen artean dagoen herria da Etxalar. Herri arkitektura interesgarri eta zaindua du, eta horregatik eman diote herriak edertu eta hobetzeko Turismo Sari Nazionala.

Udazkenean errotik aldatzen dira bere inguru guztiak. Izan ere, biziberritu egiten dira inguruko mendietan, leku ezin egokiagoetan, jarrita dauden dorre bizigabe hankaluzeak. Usategiak dira, haritzen eta pagoen altuera bertsukoak.

Ehiza gosez dabiltzan ehiztariak usategietan lubakitzen dira, usoak noiz etorriko zain. Usoak agertzean, hegaztiak harrapatzeko modurik zaharrenetako bati helduko diote. Dena da ikusgarria. Ehiza hastera doa: oihana eromenezko lanaz betetzen da, zalapartaz, makilak hegan hasten dira. Orduan, usoak txunditu, beherantz jo eta sareek harrapatzen dituzte. Eguna bukaturik, herria festa hutsa da.

Etxalarrek 850 biztanle ditu eta Nafarroako iparraldean dago, Pirinioen mendebaldeko mugan, Kantauri itsasotik 25 bat kilometrora. Bortzirien eskualdean kokatua dago. Beraz bost herri dira: Arantza, Igantzi, Lesaka, Etxalar eta Bera. Herri horiek guztiek hiribilduaren titulua jaso dute historian eta Frantziako mugatik hurbil egoteak markatu du beren izaera, bai eta XVI. mendetik XIX. mendera inguru osoan izandako burdinolek ere.

Usategiak eta ehiza.

Ezerk eman badio ospea Etxalarri, usategiak izan dira. Trepa izeneko dorre luze horietatik ehiza molde zaharra egiten da, XV. mendekoa zehazki, eta etxalartarrek mendez mende ohiturari eutsi diote, Penintsulako gainerako lurraldeetan debekatua egon arren.

Horrela, urriaren 1etik azaroaren 20ra, Frantziatik datozen usoak hegoalderantz "pasatzen" direnean, usozaleek zurezko paleten itxura duten makilak botatzen dituzte airerantz. Makila horiek hegazti harraparien hegaldia irudikatzen dute. Usoek, orduan, beherantz jo eta zuzenean sareetan korapilatzen dira. Mugaz alde bateko zein besteko ehiztariak aritzen dira horretan eta egun nagusia urriko hirugarren igandea izaten da, "Usategien egunasoaren Eguna" ospatzen baita.

Usategiak Larrun eta Arxuria mendien arteko lepoan daude, Etxalar eta Sara (Frantzian kokatua) herrien artean, Iarmendiko hegalean.

Usadio hori gozatzeko edo hariztiz, pagadiz eta gaztainadiz beteriko inguru eder honetan dauden usategiak ikusteko, errepide hau hartuko dugu: Lizarrieta mendatean barna Etxalartik Frantziara doana. Herritik 8 kilometrora dagoen gain hartatik bost minututan iritsiko gara ehiza postuetara. Ikuspegi ederrak daude alde guztietara.

Ehiza garaian, egunero egiten dira bisita gidatuak. Baina, behar-beharrezkoa da aurrez erreserba egitea. Hona telefonoa: 690 26 77 56.

Azaroan bazatoz, Ehizaren Gastronomia Jardunaldiek sekulako aukera emanen dizute inguru horretako jatetxeetan zapore handiko platerak dastatzeko. Horrela, prezio eskuragarrietan, besteak beste, plater hauek ahogozatzeko parada izanen duzu: usoa saltsan edo onddoekin, oreina edo basurde gisatua goarnizioarekin.

Ibilaldia herrian barna

Etxalarko herri arkitektura aberats-aberatsa da zinez. Zehazki, XVI. mendetik XVII. mendera arte eraikitako etxeak dira. Etxe handiak dira, silarriz egindakoak eta zurezko balkoiak dituzte. Erdi Aroko dorre bat nabarmenduko dugu. Gaztelua deitzen diote eta erresumako arma-etxea izan zen.

Karrikaz karrika lasai ibili ondoren, ez galdu Jasokunde elizan dauden hilarriak ikusteko aukera. Kanpoaldean, kanposantu zaharreko arrastoak daude. Zehazki, XVI. mendetik aitzinera landutako disko itxurako hilarriak dira. Hildakoaren oroigarri, hilobi gainean eraikitzen diren oroitarriak dira. Disko itxura dute eta trapezio formako oina.
[+ ikusi fitxa osoa]

Kokapena

Nola iritsi eta mugitu

salir de Pamplona por la carretera a Burlada y continuar por Villava/Atarrabia dirección Francia por la N-121A. Pasada la travesía de Berrizaun, girar a la derecha por la NA-4410 y continuar por ésta hasta la localidad.

Wifi gunea: Casa de Cultura. Solicitar la clave

Nabarmendutako ekitaldiak

. Gazta feria (ekainean).

. Usategien eguna (urria).

Bisita gidatua

Deskripzioa: visitas guiadas a la localidad.

Bisitaren prezioa: 3€

Enpresa kudeatzailea: Oficina de Turismo de Etxalar 948 635 386.

Zerbitzuak

  • Aire zabaleko kirol esparrua
  • Askaldegi
  • Bainu esparrua
  • Bankua
  • Bisita gidatuak
  • Botika
  • Haur-parkea
  • Igerilekua
  • Interneta
  • Jatetxe / kafetegiak
  • Kutxazain automatikoa
  • Osasun-zerbitzua
  • Ostatu
  • Pilotalekua
  • Supermerkatua / denda
  • Taberna
  • Turismo bulegoa

Ordutegi, data eta prezio orientagarriak. Entitate arduradunarekin baieztatzea aholkatzen da

Informazio praktikoa