Antolatu bidaia

Corella

Herriak

Multimedia

Arrese Museoa
Iglesia San Miguel
Exterior museo Arrese
Iglesia San Miguel

Eguraldia

Arrese Museoa
Noblezia darion hiri monumentala da Corella, Nafarroako hegoaldean kokatua, arte barrokoak Nafarroan utzitako agertokia.

Kalez kale dabilela, garai oso baten distira agertuko da bisitariaren begien aurrean. Lehendabiziko ekitaldian, oin-etxe eta jauregiak, esaterako, Arresetarrena eta Kateen etxea esaten diotena. Felipe V.aren emazteak -Saboiako Maria Luisa erreginak- etxe horretan hartu zuen ostatu bere tuberkulosia sendatzeko. Bigarren ekitaldian, komentu eta elizak, San Migel parrokia bezalakoa.

Hirugarren ekitaldian, berriz, Corellako baratzea eta ardo ona ahogozatzeko parada izanen dugu eta, bukaera ederra emateko, Aste Santua, Ebro ibar osoko prozesiorik barrokoena eta deigarriena egiten baita.San Migel parrokia bezalakoa.

Hirugarren ekitaldian, berriz, Corellako baratzea eta ardo ona ahogozatzeko parada izanen dugu eta, bukaera ederra emateko,

Corellak 7.500 biztanle ditu eta Nafarroako hego-mendebaldean dago, Erribera esaten zaion lurraldean. Alhama ibaiaren ibarreko nekazaritza lur emankorren artean eraikia dago, tradizio handia du mahastigintzan eta balio handiko arte ondareaz hornitua dago: Corella Nafarroako barrokoaren ikurra da.

Mendez mende, Alhama ibaiaren ibarrean gerra ugari gertatu ziren Nafarroa eta Gaztela artean, mugaldean zuen kokapen estrategikoa zela eta. Herri honetan Errege-erregina katolikoen ezkontza hitzartu zen. 1630ean, Felipe IV.ak hiri titulua eman zion eta, 1711n, Espainiako Gortea hartu zuen lau hilabetez.

Barrokoa Corellan

Txoko guztietan oin-etxeak, jauregiak -horietako asko armarridunak- eta komentuak aurkituko dituzu. Eraikin horiek guztiek iraganera eramamen zaituzte, hiriak ekonomian eta gizartean goia jo zuen garaira, hain zuzen. Corellako arkitektura zibilak bere berezitasunak ditu. Horrela, adreiluz eraikitako eraikinak dira, baina sarrerako atariak eta armarriak harrizkoak. Halaber, balkoietan forja aurkituko dugu. Eraikuntzarako gaia izateaz gain, adreiluak aukera ere ematen zuen efektu handiko dekorazioa egiteko, argi-itzalezko kontraste handiz beterikoa.

Auzo monumentala bere osoan ikusteko eta arte arloko harribitxi bakar bat ere ez galtzeko, aukera ona da Foruen plazan hasten den ibilbideari jarraitzea. Encarnación-Fundación Arrese deitutako museoan bukatzen da. Jarraian, hona hemen ikusi beharreko monumentu batzuk:

Foruen plazan Virto de Vera familiaren etxea aurkituko duzu (XVIII. mendea) eta Arrosarioaren eliza (XV. eta XVI. mendeak) ere bai. Adreiluz egindako eraikuntza ikusgarria da, erretaula nagusia ederra da benetan eta Vicente Berdusanen lanak ditu. Merezi du, merezi duenez, Espainiako plazaraino iritsi eta Bajamarreko Markesen etxe aurrean gelditzea, oso ongi kontserbatua dagoen jauretxea baita.

Ibilbidean herriko eraikin erlijioso barrokorik nabarmenena agertuko da, San Migel parrokia, alegia. Corellako zaharrena da, baina XV. mendetik aurrera, sakon birmoldatu zuten eta hasierako tenplu hartatik ez dago arrastorik ere. Ez galdu XVIII. mendeko erretaula nagusia ikusteko aukera. San Migel elizaren aitzinean dagoen etxe xume batean plaka batek gogoratuko dizu non bizi izan zen Mariano Jose de Larra idazle eta kazetaria (1809-1837), bere aita Corellan mediku aritu zelarik.

San Migel kalean Erriberako arkitektura zibil barrokoaren bi adibide bikain daude: batetik, Arresetarren jauregia, pastel-koloretan egindako dekorazio rococo harrigarria duen eraikina -ez dago jendearentzako zabalik- eta, bestetik, Kateen etxea. Eraikin hori deigarri gertatuko zaizu bere ate nagusietan zintzilik dauden burdinazko bi kate lodiengatik.

1711n, etxe horretan Saboiako Maria Luisa erregina bizi izan zen, Felipe V.aren emaztea, bere tuberkulosia sendatzera joan baitzen Corellara. Medikuen arabera, inguru honetako eguraldi idorrak eta baratxuritan oinarritutako dietak erreginaren osasuna hobetuko zuten. Lau hilabetez Espainiako Gortea Agustin Sesmakoaren etxean finkatu zen. Orduz geroztik, etxe horretako atarietan kateak daude errege-erreginei esker ona adierazteko.

Azkenik, Encarnacion-Fundacion Arrese museoa dago. Erakargarria da, besteak beste, XVII. mendeko ama beneditarren komentu batean dagoelako. Barnean, artelanen bilduma interesgarria dago ikusgai eta horien artean hauek dira nabarmentzekoak: Claudio Coelloren erretaula, Vicente Berdusanen lanak, bai eta Antonio Gonzalez Ruiz pintore corellarrarenak ere.

Ez ahantzi Villarreko Ama Birjinaren santutegia bisitatzea (XVII. mendea). Baseliza hori hiriko zaindariari eskainia dago eta bere irudiak gogora ekartzen digu XII.-XIV. mendeetako tailu gotikoen estiloa.

Gastronomia eta festa ospakizunak

Atsedenaldietan, gozatu zure kultur ibilbidea zapore pixka batekin. Corellako baratzaren espezialitateak zainzuriak, karduak eta baratxuriak dira besteak beste, eta lur honetako ardo onarekin batera dastatu beharko dituzu. Ardoa Nafarroa jatorrizko deituraren barnean dago. Gozogintza gustatzen bazaizu, "bollueloak" dastatu beharko dituzu, almendrazko eta hostorezko pastel frijituak, alegia.

Aste Santua garai egokia da Corellara etortzeko. Izan ere, diotenez, Ostiral Santuko prozesioa Ebro ibar osoko prozesiorik barrokoena eta deigarriena da. Interes Turistiko Nazionala duen prozesioa da eta, era berean, Espainiako 50 prozesio tipiko eta berezienen artean dago. Zezenketa giroa nahiago baduzu, zatoz irailaren 23tik 30era San Migelen ohoretan egiten diren festetara.
[+ ikusi fitxa osoa]

Kokapena

Nola iritsi eta mugitu

salir de Pamplona por la AP-15 dirección Imarcoain hasta la salida 13 Castejón/Valtierra. Continuar por la N-113 dirección Castejón. Seguir por la misma una vez pasada la citada localidad hasta el cruce con la Carretera de Tudela NA-6810. Tomar ésta girando a la derecha y seguir recto por la NA-6920 hasta Corella.

Wifi gunea: Centro Cultural y alrededores Parque Maria Teresa

Bisita gidatua

Deskripzioa: al conjunto histórico-artístico de Corella.

Bisitaren prezioa: gratuita.

Enpresa kudeatzailea: organiza Ayuntamiento de Corella, reservas info@guiascorella.com, 611 098 776

Ordutegia - Todo el año: sábados y domingos, a las 11:30 frente al museo Arrese.

Zerbitzuak

  • Aire zabaleko kirol esparrua
  • Antzerkia
  • Askaldegi
  • Bainu esparrua
  • Bankua
  • Bisita gidatuak
  • Botika
  • Gasolindegia
  • Haur-parkea
  • Igerilekua
  • Interneta
  • Jatetxe / kafetegiak
  • Kiroldegia
  • Kutxazain automatikoa
  • Osasun-etxea
  • Osasun-zerbitzua
  • Ostatu
  • Pilotalekua
  • Supermerkatua / denda
  • Taberna
  • Zinema

Oharrak

el mercadillo semanal se celebra los miércoles.

Oharrak

**En la Fundación María Villar Díaz (tél.: 948 78 02 38) se proyectan películas de cine y en el Auditorio/Casa de Cultura se representan obras de teatro y actuaciones varias veces al año.

Ordutegi, data eta prezio orientagarriak. Entitate arduradunarekin baieztatzea aholkatzen da

Informazio praktikoa