Antolatu bidaia

Burgui

Herriak

Multimedia

Burgui y almadía
icono pie de fotoBurgui y almadía
Nivera
icono pie de fotoNivera
Horno de pan
icono pie de fotoHorno de pan
Carbonera
icono pie de fotoCarbonera
Argazki guztiak ikusi

Eguraldia

Burgui y almadía
Burgi herria Erronkari ibarrerako sarrera da, Eska ibaiak Borregil (1.420 m.) eta Haitzeko Ama Birjina (1.294 m.) mendien artean sortzen duen arroila igaro eta gero hegoaldetik iristen bagara. Aragoiko mugatik hurbil egonda, ibarraren defentsarako gaztelu garrantzitsu bat egon zen bertan, eta halaber oraindik ere hantxe daude VIII. mendean San Eulogio bisitatu zuen Urdaspaleko beneditar monasterioaren hondakinak.

Erromatar zubia zain daukagu herrirako sarreran, bere postaleko itxura ezaguna guri eskainiz. Hasierako lau arkuak, goragunea eta Eska ibaiaren urak urratzeko baliatzen dituen brankak beren hartan daude oraindik ere. Uretan gora metro gutxi batzuk eginik, almadiak jaisterakoan igarotzen zuten presa edo "portu" txiki batek gogorarazten digu zur ustiaketa, abeltzaintzarekin batean, bertako biztanleen eginbehar nagusia izan dela.

Burgiko etxeak Eska ibaiaren eskuineko bazterrean tarteka-marteka pilatzen dira. Karrika harriztatuak eta teila kurbatua zein teilatu-hegal atereak dituzten etxeak dira bere ezaugarriak.

Bere udal barrutian natura-balio handiko tokiak daude, Sasiko Baltsak edo Burgiko arroila, Natura Erreserba izendatua eta Europa osoko sai arre kolonia handienetariko bat dena, bere pareta ikaragarrietan bizi diren harkaitzetako beste hegazti guztiak ahantzi gabe, noski.

Egun, almadia Burgi herriaren nortasun sinbolo bilakatu da, Nafarroako Almadiazainen Kultur Elkarteak antolatzen duen Almadiaren Egunari esker, almadia lanbide zuten guztien gorazarre gisa.

Burgi, lanbideen herria

Aurrerapen teknologikoak gure eguneroko bizitza bideratzen duten garai hauetan, Burgi herriak bisitariari eskaintzen dio iraganarekin berriz biltze goxo bat. Honela, lanbideen bide-xendan barna ibiliz, 4 kilometroko ibilbide zirkularra, antzinako bizimoduaren hainbat osagarri ezagutuko ditugu. Bidean benetako tamainako almadia bat, ogi-labe, ikaztobia, Erdi Aroko elurtegia eta karobi bat ikusteko parada izanen dugu, lurralde honetako nortasuna bere horretan atxikitze aldera berreskuratutako etnografia-elementuak.

Ogi-labea eta ikaztobia tokiko teila berezia duen lau isurialdeko zurezko estalpe baten babesean daude. Aldi berean, teilatua ehunka urte dituen teilagintzan aritutakoen omenez jarrita dago. Bere aldetik, ikaztobia modu berezi batean kokatua dago, zura nabarmentzen duen barneko tximinia ongi ikusteko moduan egon dadin. Gainera, usadio zaharrak agintzen duen bezala, adarrez eta lurrez estalia dago.

Erdi Aroko elurtegia elurrak uda iritsi artean bere horretan iraunarazteko lur azpiko zulo bat da. Bere egitura, zelta herriak egiten zituen pallozen antzekoa da eta benetan deigarria. Beheko oinarria zirkularra da eta harlanduzkoa, eta haren gainean zurezko enborrek eutsitako oholtzez osatutako estaldura konikoa altxatzen da. Azkenik, karobia, kupula itxurako kare-harrizko labe bat, etxeetako kanpoaldea apaintzeko karea ematen zuena.

Ba al zenekien...?

Kokapena

Zerbitzuak

  • Askaldegi
  • Bainu esparrua
  • Haur-parkea
  • Jatetxe / kafetegiak
  • Osasun-etxea
  • Osasun-zerbitzua
  • Ostatu
  • Pilotalekua
  • Supermerkatua / denda
  • Taberna

Ordutegi, data eta prezio orientagarriak. Entitate arduradunarekin baieztatzea aholkatzen da

Informazio praktikoa