Antolatu bidaia

Bera

Herriak

Multimedia

Bera
Ayuntamiento
Iglesia de San Esteban

Eguraldia

Bera
Bidasoa ibaiak eta Zia errekak egindako ibarrean kokaturik dago Bera herria; Ibardin eta Lizuniaga mugabideak Frantziarako ate dituela, Bortzirietako azkena.

Herri dotore bat da, bi gune nagusitan banatua dagoena: bat San Esteban elizaren itzalpean, hasieran dorre-etxe gotikoa izan zena, eta bestea Alzate auzo pintoreskoaren inguruan, ederki zaindutako etxeak nabari dituena.
Bi herri guneak batzen dituen Legia karrikak opari egiten dio bisitariari, herriko etxe gotiko bakarra bertan baitago.

Udalerri horretako kaleetan barrena ibiliz, oinetxe zoragarriak ikusiko dituzu. Horietako batzuetan familia ospetsuak bizi izan ziren, Baroja familiaren Itzea etxean, esaterako.

Udaletxeak, halaber, txunditurik utziko zaitu. Barroko estiloko eraikin horrek marrazki alegoriko polikromatuak ditu hormetan. Fatxadak, ondorioz, oso itxura berezia du. Julio Caro Barojak egin zituen marrazki horiek.

Nafarroan mantendu diren antzinako dantza zenbaitek nekazaritza- zein abeltzaintza-jardueren errito zaharrak gordetzen dituzte. Berako Malkildantza, kasu, dantzarien mugimenduak jorraldi lanarenak baitira. Herriko bestak abuztuaren hasieran ospatzen dira, San Estebanen omenez.

Kokapena

Nola iritsi eta mugitu

Salir de Pamplona por la carretera a Burlada y continuar por Villava/Atarrabia dirección Francia por la N-121A. Girar a la derecha por la NA-4410 por la calle de Bidasoa y continuar hasta la localidad.

Wifi gunea: servicio gratuito en el ayuntamiento y en la biblioteca.

Nabarmendutako ekitaldiak

. Inauteriaren Igandea.

. Lurraren eguna (urian).

Zerbitzuak

  • Aire zabaleko kirol esparrua
  • Antzerkia
  • Askaldegi
  • Bainu esparrua
  • Bankua
  • Botika
  • Gasolindegia
  • Haur-parkea
  • Igerilekua
  • Interneta
  • Jatetxe / kafetegiak
  • Kiroldegia
  • Kutxazain automatikoa
  • Osasun-etxea
  • Osasun-zerbitzua
  • Ostatu
  • Pilotalekua
  • Saltoki-gunea
  • Supermerkatua / denda
  • Taberna
  • Turismo bulegoa

Ordutegi, data eta prezio orientagarriak. Entitate arduradunarekin baieztatzea aholkatzen da