Antolatu bidaia

Aurizberri/Espinal

Herriak

Multimedia

Auritzberri-Espinal
Auritzberri-Espinal

Eguraldia

Auritzberri-Espinal
Ernest Hemingwayk idatzi zuenaren arabera, Auritz eta Aurizberri "Pirinioetako lurralderik basati-basatienean ..." daude, Donejakue bideak zeharkatzen duen leku eder eta liluragarrian.

Bi kale-herriak Donejakue bidearen epelean jaio ziren Europatik Pirinioetan barna zetozen erromesei zerbitzu emateko. Beren ibilian, milaka istorio utzi zituzten, lurralde hauek izan zuten iragan distiratsuaren osagarri.

Horrela, erromatarren legioek bazter hauek zeharkatu zituzten Hispaniako kanpainak egiteko eta baskoiek Karlomagno garaitu zuten VIII. mendean.

Auriztik hegoaldera abiatuta, bideak Aurizberriraino eramanen gaitu. Azken hori ere nafar Pirinioetako herri interesgarria da bere hiri egituragatik. Horrela, etxeak ederrak dira eta gehienak karrika nagusiari begira daude. Bitartean, erromesak Santiagorantz doaz tipi-tapa, tantaka-tantaka, etenik gabe.
 
Hango hirigintza-egituran, etxe ederrak daude kale nagusi bati begira; erromesak iragaten dira etengabe kale horretatik, Santiagorako bidean.


Errege Teobaldo II.ak sortu zuen 1269an eta, mugakide duen herria bezala, frantsesek erraustu zuten XVII. mendean. Bere arte ondareari dagokionez, San Bartolome eliza nabarmenduko dugu, 1961ean eraikia. Zehazki, urregintzako pieza interesgarriak ditu, esaterako, elizako gurutzea, errenazimenduko estiloari jarriki egina.

Gastronomia

Ez galdu inguru honetako gastronomia goxoa dastatzeko aukera. Bazter hauek famatuak dira amuarrainagatik eta ziza eta onddoetarako dagoen tradizioagatik. Zalantzarik gabe, guztien artean onddo beltza da jendearen onddorik gogokoena. Aukera izanen duzu inguruko jatetxeetan ziza nahaskiekin batera dastatzeko, udazkeneko hilabeteetan.


[+ ikusi fitxa osoa]

Ba al zenekien...?

Junto al cementerio del pueblo se pueden ver estelas funerarias de distintos tipos y épocas.

Kokapena

Wifi gunea: en la biblioteca pública (948 76 01 23).

Zerbitzuak

  • Askaldegi
  • Bainu esparrua
  • Gasolindegia
  • Haur-parkea
  • Interneta
  • Jatetxe / kafetegiak
  • Osasun-zerbitzua
  • Ostatu
  • Pilotalekua
  • Supermerkatua / denda
  • Taberna

Nola iritsi eta mugitu

salir de Pamplona por la carretera de Huarte y enlazar con la PA-30 dirección Francia hasta el desvío a la derecha por la N-135 hacia Zubiri. Continuar por la nacional sin desviarse hasta Aurizberri/Espinal.

Ordutegi, data eta prezio orientagarriak. Entitate arduradunarekin baieztatzea aholkatzen da

Informazio praktikoa