Antolatu bidaia

Auritz/Burguete

Herriak

Multimedia

Auritz-Burguete
Auritz-Burguete
Auritz-Burguete
Iglesia San Nicolás de Bari

Eguraldia

Auritz-Burguete
Ernest Hemingwayk idatzi zuenaren arabera, Auritz eta Aurizberri "Pirinioetako lurralderik basati-basatienean ..." daude, Donejakue bideak zeharkatzen duen leku eder eta liluragarrian. Historia multzo hau Interes Kulturaleko Ondasun izendatu da.

Bi kale-herriak Donejakue bidearen epelean jaio ziren Europatik Pirinioetan barna zetozen erromesei zerbitzu emateko. Beren ibilian, milaka istorio utzi zituzten, lurralde hauek izan zuten iragan distiratsuaren osagarri. Horrela, erromatarren legioek bazter hauek zeharkatu zituzten Hispaniako kanpainak egiteko eta baskoiek Karlomagno garaitu zuten VIII. mendean.

Erromesa Orreagatik abiatu, eta 2,5 kilometro ibili ondoren Auritzera heltzen da. Donejakue bideko herri ederra da, Interes Kulturaleko Ondasuna . Pirinioetako etxeen itxura berekoak dira Auritzekoak, hau da, lau isurialdeko teilatuak dituzte, eta bidaiariari laguntzen diote herritik pasatzean. Herria zeharkatzen duen errepidearen albo banatan bi erreka daude, eta, iragaitean, herriaren erdigunean antzinako biltokiak aurkitzen dituzte: eliza, udaletxea eta pilotalekua.

Auritz XII. mendean sortu zen, Orreagako ospitalearen "burgu" bezala jaio zenean. Garai hartan, errege Antso VII. Azkarrak Nafarroako Donejakue bidea berrantolatzea erabaki zuen Ibañeta mendatetik. Ondorioz, merkatariak eta burgesak agertu ziren, aterpetxeak sortu eta Bidearen ondoko herria eratzen joan zen. Horrek guztiak eraginik, herria 1100ean sortu zen.

Konbentzioko frantses armadak herriari sua eman zion 1794an eta herria berritik eraiki behar izan zuten. Bariko San Nikolas eliza da horren adibide argiena. Errenazimenduan eraikia, XX. mendean bi berreraikuntza egin zizkioten. Fatxada 1699koa da eta herri giroko gaiekin apaindua dago. Bitartean, barnealdeko erretaulak eta piezak frantsesen inbasioan eta 1962ko sutean desagertu ziren. Aldamenean, Udaletxeak aldameneko etxeen antzeko itxura agertzen du, eta beheko solairuan arkudun ataria du.

Kanpoaldean, Donejakuera gidatzen gaituzten ikur horiei jarraikiz, Urrobi ibaira hurbiltzen ahal gara, hurritz, lizardi eta makalen artean. Paisaia ederra da, lasai egotera gonbidatzen gaituena, eta, zergatik ez, gelditzera eta ostatu hartzera, Hemingwayk anitzetan egin zuen bezalaxe. Dastatu amuarraina tipikoak urdaiazpikoarekin, edo Nafarroako sukaldaritzak eskaintzen dizun beste edozein jaki gozo.

Auritzek, gainera, aspaldiko ohiturak gorde ditu. Esate baterako, Nafarroa osoan egiten diren San Joan suak oso sustraituak daude herri honetan. Eta errotua ere badago nekazaritzako elikagaien azoka, irailekoa, XIV. mendean sortu zena.

Aurizko dermioan ere Erdi Aroko zubi erromaniko interesgarri bat dago, zubi-begi edo arku bakarra duena. Zehazki, Garraldara doan N-140 errepidetik 100 bat metrora dago. Era berean, bisitatu beharrekoak dira Lindusko trikuharria eta tumulua, Luzaideko mugan.
[+ ikusi fitxa osoa]

Ba al zenekien...?

. Este bello pueblo ha sido declarado "Bien de Interés Cultural".
. Su cementerio recibió el premio al "Mejor Cementerio de España" en su conjunto en 2014. Fue concedido por la revista especializada Adiós Cultural.

Kokapena

Nola iritsi eta mugitu

salir de Pamplona por la carretera de Huarte y enlazar con la PA-30 dirección Francia hasta el desvío a la derecha por la N-135 hacia Zubiri. Continuar por la nacional sin desviarse hasta Auritz-Burguete.

Wifi gunea: en panadería-restaurante La Borda, en el Asador-Restaurante Aritza, en el Hotel Loizu, en el Café Auritz-Hostal Burguete y en el Bar-Cafetería Goxona (948 760 254).

Nabarmendutako ekitaldiak

. Tribuli dantza tipikoa eta tradizionala, ekainaren 23an egiten dena, San Joan gauean.

Zerbitzuak

  • Askaldegi
  • Bainu esparrua
  • Bankua
  • Botika
  • Diskoteka
  • Haur-parkea
  • Interneta
  • Jatetxe / kafetegiak
  • Kutxazain automatikoa
  • Osasun-etxea
  • Osasun-zerbitzua
  • Ostatu
  • Pilotalekua
  • Supermerkatua / denda
  • Taberna

Ordutegi, data eta prezio orientagarriak. Entitate arduradunarekin baieztatzea aholkatzen da