Antolatu bidaia

Arizkun

Herriak

Multimedia

Museo Santxotena
icono pie de fotoMuseo Santxotena
Arizkun
icono pie de fotoArizkun
Argazki guztiak ikusi

Eguraldia


Baztanen kokaturik, Elizondotik minutu gutxira, ibar osoak hain berezkoa duen paisaia berdeaz inguraturik, Arizkun dago, Baztango herri tipikoen adibide bikaina. Herria sei auzotan dago banaturik, denetan aipagarriena Bozate delarik.

Dirudienez, auzo horretan "agoteak" bizi ziren antzina.
Gizarteak baztertutakoak ziren, eta asko espekulatu da gai horren inguruan. Bozaten, Santxotenaren atari zabaleko museoa dago, eta, horretan, historia, artea eta tradizioa batzen dira, egurraren bitartez.

Halaber, Ursuatarren jauregia, Nafarroako leinurik zaharrenetarikoaren sorlekua, alegia, ikusteko aukera duzue. Herriko eraikin erlijiosoen artean, aipatzekoak dira, batetik, San Joan Bataiatzailearen eliza, eta horren kanpandorre lerdena, eta, bestetik, Aingeruen Andre Mariaren komentuan dagoen XVIII. mendeko fatxada barroko bikaina.

Ohitura errotu-errotuak daude Arizkunen, eta, esaterako, behinolako inauteriak mantentzen dira oraindik, hartza pertsonaia nagusia delarik.

Kokapena

Nola iritsi eta mugitu

salir de Pamplona por la carretera a Burlada y continuar por Villava/Atarrabia dirección Francia por la N-121A hasta Oieregi. En esta localidad, enlazar con la N-121B que cruza el valle de Baztán. Pasado Elbete, tomar el desvío a la derecha por la NA-2601 que lleva a Arizkun.

Bisita gidatua

Deskripzioa: visitas guiadas al pueblo y lagar de sidra de Gamioxarrea. Imprescindible concertar con antelación.

Enpresa kudeatzailea: 652 162 103 / 696 133 686

Zerbitzuak

  • Askaldegi
  • Bisita gidatuak
  • Botika
  • Haur-parkea
  • Jatetxe / kafetegiak
  • Osasun-zerbitzua
  • Ostatu
  • Pilotalekua
  • Supermerkatua / denda
  • Taberna

Wifi gunea: en el asador Ordoki.

Oharrak

Wifi libre.

Ordutegi, data eta prezio orientagarriak. Entitate arduradunarekin baieztatzea aholkatzen da